Txantxibiri

@txantxibiri@mastodon.eus

Perfil original

Zerk eragiten dizkizu kili-kili gehien?

@txerren Hara:
El Síndrome de Stendhal Científico
Es una respuesta psicosomática transitoria con reacciones fisiológicas y emocionales intensas (taquicardia, vértigo...) desencadenadas por la exposición a conceptos, descubrimientos o representaciones científicas que desafían paradigmas cognitivos o evocan una percepción de sublime intelectual. Desencadenantes: teorías de unificación (ecuación de campo de Einstein), visualizaciones de escalas cósmicas (Hubble)... es.wikipedia.org/wiki/S%C3%ADn

27 de septiembre de 2026

Pertsona ugari dauden espazio itxi batean tenperatura igo egiten da. Zenbatekoa da eta nola kalkulatzen da giza gorputz batek bataz beste sortzen duen kaloria-energia?

22 de septiembre de 2026

Zenbaitetan Galileo Galileirekin gogoratzen naiz. A zer nolako esperientzia eta zirrara izan behar zuen berak sortutako teleskopioarekin lehen aldiz, besteak beste, eguzki-orbanak, Jupiterrek sateliteak zituela eta Saturnoren inguruan forma bat (eraztuna) ikusi zituen lehen izaki lurtarra izanik. Eureka kosmikoaren haunditasun horrek hunkitu egiten nau.

14 de septiembre de 2026

Zer da sexyagoa?

@birasuegi Hasieran ahotsa aukera jarri dut, baina aukeretan 4 soilik sartu ahal ditudanez, keinuak soilik jartzea erabaki dut. Hurrengo batean beste inkesta bat egingo dut eta ahotsa sartuko dut. Ahotsarena oso bitxia da, ez dakit burmuinean zer eragiten duen zehazki, baina oso-oso sexya da.

9 de septiembre de 2026

Eskuturrean jazten duzun erlojua...

29 de agosto de 2026
28 de agosto de 2026

@txantxibiri @hedoi_etxarte Gure auzoan ere etxekoak egon gara ikusten, beste mugimendurik apenas, lanera zihoan auzokideen bat.

3 de agosto de 2026
18 de julio de 2026

Lo ongi eta nahikoa egiten duzue gauez? Ni zombi nabil.

@birasuegi Udako argitasunaren eragina nabaritzen duzu loan, eguna luzeago delako? Erritmo zirkadiarra aldatzen dizu? Nik bero heze honekin lo gutxi eta gaizki egiten dut. Kokoteraino nago erdigaupasez. Osasunean eragiten dit.

@txantxibiri Nire kasuan argiak erritmo zirkadiarrean afektatzen dit, neguan 07:30 aldera esnatzen naiz naturaleko, eta udaran 06:30 aldera, tartea siestarekin konpentsatzen dut (Duela urte batzuk estres/antsietate fase baten ondoren iratzargailua kendu nuen nire bizitzatik, eta askoz hobe bizi naiz). Beroak oreka hori moldatzen dit txarrera.

@birasuegi Ez baduzu erantzun nahi ez erantzun. Jakinmina dut. Udan eguzkiaren argiarekin esnatzen zara? Pertsianak (zeharo) itxi gabe? Edo erritmo zirkadiarra erregulatuta egunero ordu beretsuan esnatzen zara, baita ilunpetan ere? Galdetzen dizut ni ez naizelako lo hartzeko edo lo ongi egiteko gai argia sartzen bada. Izan ere, badira ikerketak gaueko argia lo arinarekin lotzen dutenak. Pertsianak sekulako asmakizuna dira. Guk baditugu, baina atzerrian ez dira hemen bezain ohikoak.

@txantxibiri Pertsianak jeitsi gabe lo egiten dut, argi naturalarekin eta leihoa irekita (txoriak entzuteko). Argiak zerikusia badu goizago esnatzeko, baina gehiago txorien kantuak nire ustez. Lehenago edo beranduago argitu edo txoriak kantuan hasi, ordu bertsuan esnatzen naiz. Udaran goizago txoriak + argiak lagunduta.

17 de julio de 2026

RE: flipboard.com/@ondacero/onda-c

El fenómeno de la isla de calor urbana "se produce cuando un área metropolitana presenta un aumento de temperatura respecto a su entorno debido al calor generado x la actividad humana, los edificios, las aceras, el asfalto, los vehículos y los sistemas de transporte.La isla de calor urbana está relacionada principalmente con 2 factores: la elevada concentración de población y la intensa actividad que se desarrolla en las ciudades"

Landatu ditzagun zuhaitzak plaza guztietan.#hirigintza

8 de julio de 2026

@txantxibiri bai, gertatu izan zait

Izoztu al duzue inoiz alkoholdun edaririk izozkailuan?

6 de julio de 2026

@txerren kirol kooperatiboa, markagailurik gabe, agian?

@birasuegi @Jokin_PA @txantxibiri @txerren kirola, kontzeptu bezala, Ingalaterran sortu zen, industrializazio garaian. Eta logika burgesari jarraiki, lehia txertatua dauka muinean, mundu ikuskera baten transmisore da: arau zehatzak, epaileak, ordena, federazioak... Jarduera Fisikoak anitzak dira, soilik batzuk bihurtzen dira kirol, "kiroltze" prozesu baten ostean: homogeneizazioa, arauak zehaztea, instituzionalizazioa... interesa izanez gero, Parlebas da jarraitu beharreko gizona,

@birasuegi @txerren Konpetibitateak izango du arrazoi ebolutiboa, baina arlo batzuetan aplikatuta ez da errentagarria. Kirolak badu estetika bat, ez dut ukatzen, baina konpetitiboki ulertzen den kirolaren neurri gabeko gurtza, epika eta aintza antikirola dira.

Hain ematen dit nagi handia kirol profesionalak ezen hori esateko tut bat hasi eta nire buruak nagia eman baitit


@birasuegi @txerren Konpetibitateak izango du arrazoi ebolutiboa, baina arlo batzuetan aplikatuta ez da errentagarria. Kirolak badu estetika bat, ez dut ukatzen, baina konpetitiboki ulertzen den kirolaren neurri gabeko gurtza, epika eta aintza antikirola dira.

22 de junio de 2026

Etxe barruan % 75eko hezetasun-maila dago, beno, zegoen. Esperimentu bat egitea erabaki dut. Hezetasuna jaisteko tresna piztu dut, 67 ra jaitsi da hezetasuna eta jaisten ari da oraindik. Jada ez dut berorik sentitzen, eta izerditzeari utzi diot. Bero olatuetan hezetasuna altua bada, edo leku heze batean bizi bagara, agian eraginkorragoa da bero sentsazioa jaisteko hezetasuna jaisteko gailua, beste gailu mota batzuk baino. mastodon.eus/@txantxibiri/1150

16 de junio de 2026