Nahia Alkorta Elezgarai

@nahiaetaezina@mastodon.eus

Perfil original

3 de octubre de 2026
29 de septiembre de 2026

Zenbatero egiten zaizkie armadun uniformedunei azterketa psikologikoak arma eramatearen ardura ulertzeko gai diren neurtzeko?

Impulsos
27 de septiembre de 2026

Ufa, oraindik hotzikararekin gure semearen Lezoko partiduan taldeko kide batek jokoan izan duen istripuaren ondoren. Buruaren atzekaldean kolpe gogorra hartu du ertzeko barandillarekin, eta konortea galduta egon da minutu batzuk. Entrenatzaileak eta publikoan zegoen mediku batek oso azkar hartatu dute, eta egonkor eraman dute ospitalera. Badirudi kolpe handiarekin baina ondo dagoela.

@joxe Lehen momentutik konturatu gara zelaian ginen denak kolpearen larritasunaz, esango nuke tragedia oso latza hurbil izan dugula eta suertea alde izan duela gaztetxoak. Entrenatzailea, gazte hiper-jatorra oso inpresionatua zegoen eta animatzen egon gara, oso ondo erantzun du lehen segundutik, baina eraman dutenean pasatuta geratu da.

16 de septiembre de 2026

Aizue, konturatu naiz gero eta gehiago kostatzen zaidala telefonoz hitzegitea. Inoiz ez zait askorik gustatu, baina azkenaldian bereziki kostatzen ari zait. Alperkeria eta lotsaren arteko zerbait sortzen dit.

Zuei ere gertatzen zaizue?

12 de septiembre de 2026
5 de septiembre de 2026

Fedibertsoa zuen laguntza behar dugu... app-etako match-a Ttak! izendatzea erabaki dugu aho batez @aira_txe zein Bigarren Kafeako mahaiko kideek. Beraz has zaitezte mezua zabaltzen.

Eta zorte on zuen Ttak! -ekin.

29 de agosto de 2026

Gaur abiatzen dugun hamabost egunetako zer ikusi eta ezagutu erabakitzen egin ditut azken hilabeteetan. Batzuk osorik irakurri ditut eta beste batzuk dokumentatzeko edo partzialki.

Maletak prestatzean zailena beti zein liburu eraman eta zein ez. Oraingoan irizpidea izan da bidean osorik edo zatika irakurriko ditudan liburuak izatea. Dokumentazioa Wikipedian daramat.

[1/2 irudian] Etxean gelditzen direnak.

Imagen adjunta: Egingo dugun bidaiarekin lotutako liburu eta komiki sorta mahai gainean.

[2/2 irudian] gurekin eramango ditugunak.

Komiki klasikoak, Asterix, Tintin, Tardi, Bruselako gida ilunak, Gerra Handiko gauzak, eta utopia zikinak lantzeko materialak (oporretan zerbait idazten hasi nahi dut).

Imagen adjunta: Egingo dugun bidaiarekin lotutako liburu eta komiki sorta mahai gainean.

28 de agosto de 2026

@txantxibiri @hedoi_etxarte Gure auzoan ere etxekoak egon gara ikusten, beste mugimendurik apenas, lanera zihoan auzokideen bat.

27 de agosto de 2026
21 de agosto de 2026
20 de agosto de 2026
8 de agosto de 2026
7 de agosto de 2026
1 de agosto de 2026

Ceutan gertatutakoak elkarrizketa oso interesgarriak sortu ditu etxean agun marrokiarrak dituen semearekin. Arrazismoa, nekropolitika, faxismoa...

72 hildako jada.

Eta ez da ezer gertatzen. Beno bai, arrazista eta faxistak harrotzen ari direla.

Eraman gaitu elkarrizketak Ameriketara joan ziren euskaldunetara, Kanadara zijoazen arrantzaleetara (tartean nere aitona) eta erbesteratuetara... gerra zibilak, jazarpen polizialak... kartzela eta motxiladun haurren belaunaldietara.

Elkarrizketa hauek ezinbestekoak dira etxe guztietan. Ez galdu aukera, egin galdera irekiak eta tira hari muturrei.

28 de julio de 2026
10 de julio de 2026
21 de junio de 2026

Lan bila nabil.

Bereziki udararako baina luzatzeko aukerarekin. Autonomoa naiz eta testugintzan, irratian, sareetan, online arretan zein bestelako proiektuetako atzeko lanetan aritzen naiz nire proiektuez gain.

Ordu solteak, proiektu motzak edo luzeak... moldatzen naiz orokorrean eta ahal bada online.

Mila esker.