14x07 Agirre eta nazionalkatolizismoa | @berria
Amatxi Pilar Berezibar Galdos gogoan
https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/agirre-eta-nazionalkatolizismoa_2165065_102.html
14x07 Agirre eta nazionalkatolizismoa | @berria
Amatxi Pilar Berezibar Galdos gogoan
https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/agirre-eta-nazionalkatolizismoa_2165065_102.html
Altsasuko taberna hartan egon zen kalapitaren efemeridean, goiz hartako Euskalerria Irratiko Mikel Bujandaz oroitu naiz: kazetaritzaren ordez marko errepresiboa automatikoki jarri zuten politikari eta kazetarien aldean, ofizioa eta independentzia hobetsi zuen.
Goizean argi iristen ez denean neure buruari galdetzen diot @gpenagarikano ongi ote dagoen.
#IzanGizona da asteburu honetako nire irakurketa.
@aritzgalarraga|ren proposamena hurbila egin zait eta irakurtzeko gogoa piztu dit.
Lehen orrietan bi kointzidentzia biografiko:
1.- Gaztaño elurretan 1985. Elurte handiaren urtean behin baino gehiagotan igo ginen Arramendira elurretan jolastera (Ikastola itxita egon zen egun batzuetan) herriko haurrak, orduan Iztietan bizi banintzen ere, orain nire auzoa denera.
2.- Gure aiton-amonek Habana ontzian egin zuten ihes erbestera.
14x06 | Lotsaz eta ironiaz | @berria
feat.: François Bégaudeau
https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/lotsaz-eta-ironiaz_2164714_102.html
Ufa, oraindik hotzikararekin gure semearen Lezoko partiduan taldeko kide batek jokoan izan duen istripuaren ondoren. Buruaren atzekaldean kolpe gogorra hartu du ertzeko barandillarekin, eta konortea galduta egon da minutu batzuk. Entrenatzaileak eta publikoan zegoen mediku batek oso azkar hartatu dute, eta egonkor eraman dute ospitalera. Badirudi kolpe handiarekin baina ondo dagoela.
Espainia eta Frantziako hedabideetan «polarizazio» esaten diote zentro ezkerraren/ zentro eskuinaren amiltzeari eskuin muturra indartu denean.
Baietz bihar hedabideetan askoz gutxiago hitz egin Berlingo hauteskundeez (hiruburua, 3,7 M biztanle) Sachsen-Anhaltekoez baino (2,1M):
14x02 | Suizidioaz eta poliziaz | @berria
https://www.berria.eus/iritzia/larrepetit/suizidioaz-eta-poliziaz_2163328_102.html
Orain irakurri dut Donostiako gotzainaren ekaineko testu landu hau (26 or.): tradizio eta gaurkotasun kristauekoa, askatzailea eta abegikorra ahulekin.
Abuztuan alkateak egin duena eskuin-muturrean kokatzen du eta ezkerreko jende asko baino puskaz mezu gizatiarragoa dauka.