Ceutan gertatutakoak elkarrizketa oso interesgarriak sortu ditu etxean agun marrokiarrak dituen semearekin. Arrazismoa, nekropolitika, faxismoa...

72 hildako jada.

Eta ez da ezer gertatzen. Beno bai, arrazista eta faxistak harrotzen ari direla.

Eraman gaitu elkarrizketak Ameriketara joan ziren euskaldunetara, Kanadara zijoazen arrantzaleetara (tartean nere aitona) eta erbesteratuetara... gerra zibilak, jazarpen polizialak... kartzela eta motxiladun haurren belaunaldietara.

Elkarrizketa hauek ezinbestekoak dira etxe guztietan. Ez galdu aukera, egin galdera irekiak eta tira hari muturrei.