Aizue, konturatu naiz gero eta gehiago kostatzen zaidala telefonoz hitzegitea. Inoiz ez zait askorik gustatu, baina azkenaldian bereziki kostatzen ari zait. Alperkeria eta lotsaren arteko zerbait sortzen dit.
Zuei ere gertatzen zaizue?
@txerren erabat. Antsietatea ere pizten dit, orain gutxiagoa, baina aurreko lanean gaixotzeraino.
@txerren neri beti kostatu izan zait... orain ari naiz apur bat ikasten lagunek "behartuta" edo... baina bai, gauza serioetan askoz erosoago idatziz...
@nahiaetaezina @txerren Ni Mari Luz Estebanen bandokoa naiz. Galtzen ari den ohitura hau berreskuratu behar dela dio berak. Niri jendearen ahotsak asko esaten dit.
@teketen @nahiaetaezina nik neuk nahiago idatzizko mezu bat eta gero pertsonan elkartu ;)
@txerren @nahiaetaezina hori ere eta ahan bada bazkari batekin (pertsonak merezi badu), baina beti ezin da.
@teketen @nahiaetaezina beste aukera bat da dei bat = bazkari bat. Eta askoz marroi gutxiago helduko litzaizkiguke XD
@txerren nik, kontrara, maite dut. Gorrotagarriak zaizkit audio mezu eta bataz besteko berrogei guatxapak tontakeria baterako. Gainera, Gianni Rodari zale bat beti da urrutizkinaren taldekoa.
@barberenea @txerren telefono deiak azkarragoak dira, baina egia da solemnitate gehiegi eman diegula, nolabait soilik gauza oso garrantzitsuetarako.
@theklan @barberenea ni konturatu naiz ezin dudala gustatzen zaidan musikarik jarri tono bezala, ze berehala mania hartzen diot XD
@txerren @theklan @barberenea Garai honetan 16 urte beteko dira telefono deien tonoa ixildu nuenetik.
@birasuegi @txerren @theklan diferentea da nire ustez tonuei tirria hartzea eta beste bat deiak arbuiatzea. Niretzat oso interesgarria da. Dena den eskertzen dizuet zuen iritzia partekatzea, zer pentsa emango dit.