@birasuegi Ez baduzu erantzun nahi ez erantzun. Jakinmina dut. Udan eguzkiaren argiarekin esnatzen zara? Pertsianak (zeharo) itxi gabe? Edo erritmo zirkadiarra erregulatuta egunero ordu beretsuan esnatzen zara, baita ilunpetan ere? Galdetzen dizut ni ez naizelako lo hartzeko edo lo ongi egiteko gai argia sartzen bada. Izan ere, badira ikerketak gaueko argia lo arinarekin lotzen dutenak. Pertsianak sekulako asmakizuna dira. Guk baditugu, baina atzerrian ez dira hemen bezain ohikoak.