@txantxibiri Nire kasuan argiak erritmo zirkadiarrean afektatzen dit, neguan 07:30 aldera esnatzen naiz naturaleko, eta udaran 06:30 aldera, tartea siestarekin konpentsatzen dut (Duela urte batzuk estres/antsietate fase baten ondoren iratzargailua kendu nuen nire bizitzatik, eta askoz hobe bizi naiz). Beroak oreka hori moldatzen dit txarrera.

@birasuegi Ez baduzu erantzun nahi ez erantzun. Jakinmina dut. Udan eguzkiaren argiarekin esnatzen zara? Pertsianak (zeharo) itxi gabe? Edo erritmo zirkadiarra erregulatuta egunero ordu beretsuan esnatzen zara, baita ilunpetan ere? Galdetzen dizut ni ez naizelako lo hartzeko edo lo ongi egiteko gai argia sartzen bada. Izan ere, badira ikerketak gaueko argia lo arinarekin lotzen dutenak. Pertsianak sekulako asmakizuna dira. Guk baditugu, baina atzerrian ez dira hemen bezain ohikoak.

@txantxibiri Pertsianak jeitsi gabe lo egiten dut, argi naturalarekin eta leihoa irekita (txoriak entzuteko). Argiak zerikusia badu goizago esnatzeko, baina gehiago txorien kantuak nire ustez. Lehenago edo beranduago argitu edo txoriak kantuan hasi, ordu bertsuan esnatzen naiz. Udaran goizago txoriak + argiak lagunduta.