Zenbaitetan Galileo Galileirekin gogoratzen naiz. A zer nolako esperientzia eta zirrara izan behar zuen berak sortutako teleskopioarekin lehen aldiz, besteak beste, eguzki-orbanak, Jupiterrek sateliteak zituela eta Saturnoren inguruan forma bat (eraztuna) ikusi zituen lehen izaki lurtarra izanik. Eureka kosmikoaren haunditasun horrek hunkitu egiten nau.