Etxetik kanpora estres gehien sortzen didan galdera da where are you from? Hala ere, gehienetan sorpresa atseginak izan ditut beharrezkoak diren esplikazioak egin ostean. Ozeanian izan naizenetan, adibidez, denek onartu izan didate gogo onez basque-tasuna ...

@garaigoikoa Guk etxeko bostek elkarrekin bidaiatzean, zalaparta dexente ateratzen dugu euskaraz, eta askotan jendeak interesez galdetzen digu zein hizkuntzan ari garen, eta azalpenak oso gustora jasotzen dituzte. Orokorrean ondo, bereziki anglosaxoi eta Mediterraneoko herrialdekoekin. Frantses eta espainiar hiztunek gutxiago galdetzen dute.