Txo!?

@txo_elurmaluta@mastodon.eus

Perfil original

Nik ez dut guztiz garbi hiritarrek nola egin behar duten aurre Iruñera beste egunean etorri zen faxistari eta halakoxeei, baina bai dudala garbi zeintzuk ez zuten hor egon behar tipo horri mikrofonoak jartzen: kazetariak

Imagen adjunta: Aipatzen ez den faxista horren irudi bat, kotxetik ari dela kazetarien kamera eta mikrofonoen aurrean. Bera eta agertzen diren beste esbirroak kkren emojia dute gainean

Impulsos
15 de octubre de 2026

Ba, aipatu bezala, hementxe azken bideomappingaren laburpentxo bat, Iker Oiz kideak prestatutakoa.

Iker eta biok prestatu genuen @euskalerriairratia​ren egoitza berriaren inauguraziorako. Soinuan, zuzenean, Broken Brothers.

Egoitza @koop57eh​k bultzatutako Nagusia 54 proiektuan kokatua dago, zeina kale eta zenbaki horiexek beraiek dituen, Iruñean.

Proiektu eder batean kokatutako, proiektu eder baterako egindako proiektu ederra 😅

Aurkezle: @jklakasta 😜

Impulsos
14 de octubre de 2026

Iritsi zaizue baai proiektuaren (.eus fundazioa) aurkezpenerako gonbidapen "esklusiboa"?

Adarjotze siderala iruditu zait, bai proposamenean (lanaren kontra) baita erabilitako hizkuntzan (neoliberala).

Bestalde, internet dagoen bezala, enpresa eta eragileentzat segurtasun ikuspegitik arduraren externalizazio arriskutsua? (Ez naiz aditua gaian, baina pixkanaka ikasten noa.)

Segurtasuna, iraunkortasuna, lan ona eta burujabetza bezalako ildoetatik begiratuta, 180º kontra.

@birasuegi @mikelog aurrekoan @teketen -ekin komentatzen nuen. Nire ustez hau dena esplikatzen duena teleologia edo inkluso eskatologia konkretu bat da. "AA" gertatuko delako, ekidiezina denez, aukera bakarra eta onena "AA" denean sartzea da.

Kontua da nire ustez determinismo erlijioso hau ez dela berez horrela. Eutsiko dio materialki entramatu guzti honek? Batzuk ezetz diogu, beste batzuk baietz diote. Kontua da ez dakigula. Eta hortaz, eskatologiarik ez.

Barkatu ranta jajaja :D

@txerren @birasuegi @mikelog Hori esanda, baai.eus urte askoetan euskal komunitateak ibilitako bideari burla egitea dela sentitzen dut. Arduradunek gure kritika deskontatzen dutela ere sentitzen dut, nahiz eta jakin ez garela ari intentzio txarrez. Praxis txarra iruditzen zaigu eta esango dugu; kasu gehiago ere badira. Hori esateagatik puristak, erradikalak, freakiak... Barbarizatu nahi bagaituzte betiko moduan, ba beraien erabakia da.

@txerren @birasuegi @mikelog @teketen Nik beste gauza pare bat ere ikusten ditut hor. Aurretik jada zeudenak baina AAk sakontzen dituena.

Batetik errazkeriaren kultura zabaltzea.

Bestetik prekarizazioa, baina ez (bakarrik) webgunegileen sektorearena, baizik eta webgunea tresna horrekin egiten duenarena ere.

Ze profesional bati ordaindu beharrean, zuk egiten baduzu zure gunea tresna hauetako batekin, ez da pagotxa, prekarizazioa da eta hori onartzen eta normalizatzen ari zara.

@txo_elurmaluta Bereziki kezkagarriak eta kritikagarriak bi kasuak.

+ Lehenak, oinarri duen euskarazko Interneten komunitatearen lana debaluatzen duelako, ustezko merkatuaren onerako.

+ Bigarrenak, helburu duen erabakitzeko eskubidearen pedagogiaren kontrako praktika erakusten duelako. Erabaki zer?

Bietan ikuspegi kritiko eta politiko exkaxa, mediokritate handia.

8 de octubre de 2026

Ez da konparazio txarra, ez? 🤔

"IAko enpresek zakur basatiak hezi eta zera esango balute bezala izango litzateke: “Lasai, ez du hozka egiten”. Baina egun batean hozka egiten du. Izan ere, jabeak konbentzituegi daude bere txakurrak kontrolatzen dituztela eta ulertu egiten dituztela. “Eta ez da horrela, txakur baten garunak nola funtzionatzen duen ez dakitelako, besterik gabe. Ez haiek eta ez beste inork. IA generatiboarekin gauza bera gertatzen da”, dio Johnsonek."

elpais.com/tecnologia/2026-10-

Imagen adjunta: Egunkari digital baten berri baten paragrafo bat: "Seria como si las empresas de IA domesticaran perros salvajes y dijeran: “Tranquilo, que no muerde”. Pero un día va y muerde. Porque el dueño está demasiado convencido de que controlan a sus perros y lo entienden. “Y no es asi, simplemente porque no saben cómo funciona el cerebro de un perro. Ni ellos ni nadie. Con la IA generativa pasa lo mismo”, dice Johnson." Itzulpena: "IAko enpresek zakur basatiak hezi eta zera esango balute bezala izango litzateke: “Lasai, ez du hozka egiten”. Baina egun batean hozka egiten du. Izan ere, jabeak konbentzituegi daude bere txakurrak kontrolatzen dituztela eta ulertu egiten dituztela. “Eta ez da horrela, txakur baten garunak nola funtzionatzen duen ez dakitelako, besterik gabe. Ez haiek eta ez beste inork. IA generatiboarekin gauza bera gertatzen da”, dio Johnsonek."

5 de octubre de 2026

Beno, ba @birasuegi​k hemendik kontatu bezala, pasadan ostegun honetan Iker Oiz eta biok bideomappingtxo bat egin genuen @euskalerriairratia​ren egoitza berriaren inaugurazio festan.

Soinu-banda Broken Brothers-en esku egon zen, zuzenezko itzela egin zutelarik. Milesker!

Ea aurki bideotxo dexente bat osatzen dugun hemendik jartzeko ere.

Imagen adjunta: Iruñeko 54. zenbakiko patioko eraikinaren fatxada, non proiektatua ikusten diren leihoen inguruan marko txuri batzuk eta markoen ondoan Euskalerria irratiko langile hainbaten argazkiak koloreztatuak.

Imagen adjunta: Aurreko fatxada bera, baina kasu honetan fatxada orokorra txuriz, leihoen markoak (proiektatuak direnak ez benetakoak) beltz eta leihoak beraiek larroxaz

Imagen adjunta: Fatxada bera baina marko txuriak erdiko pisuaren hiru leihoetan baino ez daude, markoen atzetik borobil larroxa bina agertzen dira dekorazio moduan eta leihoetan benetako Sustrai Colina, Sarai Robles eta Idoia Granizo bertsolariak ageri dira, bertan bertsotan ibili zirela.

Imagen adjunta: Aurreko fatxada bera, baina borobil pilo bat daude fatxadatik barreiatuak, mugitzen direnaren itxuraz. Fatxadan dauden borobilak txuriak dira baina leihoen gainetik edo "atzetik" pasatzen direnean larroxa.

Impulsos

Etxeratu berri, Iruñeko eraikineko patioan @euskalerriairratia proiektu komunitarioaren egoitza berria ezagutu eta ospatzertk.

Eraikina @koop57eh kooperatibak erosi zuen, gaur ezagutu duguna bezalako proiektuei etxea emateko, oso pozik gaude posible egin eta eraikineko eskilarak jendez beteta ikusi ditugulako.

Besta polita izan da, musikaz, diskurtso gogotsuz eta artez betea.

(Saiatu gara baina ezin izan dugu @txo_elurmaluta artistaren bideo-mapa ederra saboteatu).

Impulsos

Escuchad a Alan Moore:

«Soy anarquista, pero la razón por la que votaré al Partido Laborista en estas elecciones es que estoy convencido de que, si tenemos otros cuatro años de estos conservadores monstruosos y voraces, es posible que no volvamos a tener una votación significativa sobre nada».

«Creo que lo que está en juego es así de importante. Salid ahí fuera y dad lo mejor de vosotros», dijo Moore.

Puse esto en BS, pero quizás hace falta aquí también:

Yo no voto solo por mí, voto por toda la gente a la que quiero (o a la que no) que va a sufrir las consecuencias. Ayudar a les demás también es esto.

No votar es un acto de individualidad bastante egoísta.

Esperar a sentir ilusión para votar es bastante infantil.

@txo_elurmaluta @Paroxia al anarquismo, más bien, que es el único motivo valido (si te consideras de izquierdas o similar) para no votar. Sí, yo creo que ser anarquista por convicción es el único motivo valido para no participar en la pantomima (ni lo llamo abstención).
Ahora bien, respetando esa decisión en ese contexto particular, mi decisión personal es votar, por los motivos que menciona Elías, que encuadro más bien en el votante mímimi de izquierdas que en el anarquista, o es mi parecer.

@precariousmind @txo_elurmaluta yo francamente no respeto el anarquismo como excusa para no ser partícipe de ayudar a mucha otra gente. Es como "estoy en contra de sacar a gente del agua lo siento si te ahogas, pero entenderás que es mi decisión personal y debo atenerme a mis principipios". Yo también tengo principios y no quiero a la gente queer, migrantes, y demás, sufriendo por mí inacción. Tampoco puedo forzar a nadie, pero no voy a celebrar el individualismo.

Impulsos
2 de octubre de 2026

Bai, bai! Etorri! Eseri hemen sutondoan. Aspaldiko kondaira bat kontatuko dizuet....

Honela dio ipuinak:

Zer eta @birasuegi ri kasu eginda, Liu Cixin-en "Hiru gorputzen problema" eleberria irakurri dut. Irentsi egingo dudan trilogia baten lehen bolumena 🤗
Kontua da, zibilizazio estralurtarrak medio, duela urte pare bat garatzen hasi (eta abandonatu) nuen web bideojoko bat gogorarazi didala liburuak.
Bialtu dut eta... ba ez dira urte pare bat... LAU urte dira kodean azken aldaketa egin nuenetik.
BAM! Denboraren errelatibitatea.

Horra kondairaren lehen ikasgaia.
Honela jarraitzen du ipuinak...

Impulsos

Sustoa pasata... pentsa, duela lau urtez ukitu ez duzun kodea topatzen duzu... egia esan ez dut ez eta gogoratu ere egiten...
Hasi naiz kodea irakurtzen eta neure buruari esan diot:

Baina ze marabila klase da hau!

Eta hasi naiz gogoratzen lerro bakoitza... klase, funtzio, metodo, konstante bakoitza...

Ni neu topatu naiz kodean, noski. Baina, baita ere, kode hau idazteko ikasi edo/eta pentsatu behar izan nuena indentifikatu ahal izan dut geroztik egindakoan.

Arazo berdinari aurre egiteko hamaika bide daude kodeari dagokionez, hamaika algoritmo ezberdin. Batzuk besteak baino optimoagoak dira.
Baina optimoak zertan? Zertarako?

Honekin ez dut erromantizismoan erori nahi. Baina bai nahiko nuke adierazi programazioa ez dela arimarik gabeko ingurune bat zeren eta algoritmo bakoitza errealitatea ulertzeko modu bat da.

Batzuetan kodea konputazionalki efizientea izatea behar duzu eta ez duzu marjin gehiegirik.

Optimotasunak ez dio algoritmoari edertasuna kentzen, e! Askotan ondo planteatutako algoritmo kontziso bat oso ederra da!

Baina erraz irakurri daiteken algoritmo bat haratago dijoa. Algoritmo honen funtsa ez da egiten duena egiten duela.
Algoritmo honen funtsa da, baita ere, ondoren etorriko denak ulertu ahal izango duela. Eta beste ideiekin nahastu ahalko duela.

Jokoa berez space Shoot 'em up bat da.

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat. Oraingoan boss arerio espaziontzia laser izpiak jokalariaren untziaren kontra bidearatzen

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Baina partida berria hasiko duzun aldiro galaxia guztiz berri bat topatuko duzu. Prozeduralki sortutako galaxia horretan espezie/zibilizazio batzuk supremazismoaren
borrokan dabiltza, txandakako estrategia joko bat jokatuz.

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. kolonizazio etapa hasierakoa

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. ikusten denaren arabera izar sistema gehiago kolonizatu dituzte

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. izar sistema guztiak kolonizatuta!

Baina... jokoa ez da Shoot 'em up bat?

Bai.

Estrategia jokoa jokatzen ari direnak CPUak kontrolatutako IA batzuk dira.

Zu peoi bat besterik ez zara, Galaxia Gerrak erdi-erdian harrapatu zaituen espaziontzi pilotu xume bat...

Noren alde egingo duzu? Prest al zaude hartu beharko dituzun erabakiak hartzeko? Non dago muga? Noraino iritsi nahi duzu?

Galaxia bezala, izar sistemak eta euren planeta eta ilargiak prozeduralki sortuak dira.

Planeten errotazioaren 2D simulazioa izan zen zailena egin zitzaidana, eta esango nuke matematikak oraindik eskapatzen zaizkidala...

Irudietan izar sistema batzuk kolonizazio etapa ezberdinetan. Bonus: hiru zibilizazioen izar sistema super arraroa.

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Hiru Espezieen Izar Sistema

30 de septiembre de 2026
6 de agosto de 2026

Bandcamp Fridayri itxoiten gauza batzuk hartzeko eta... nor egonen da ostiral 7 honetan estaldurarik ez duen toki batean? 😂

Berdin, ostiral 7 honetan gogoratu 🙃

@birasuegi uhm.. ba ea, nik segurunik hau hartuko dut: falseidols.bandcamp.com/album/ triphopa bueltan da 🙃

Eta euskalerrikoa alai-o.bandcamp.com/album/yuca

Lagunen spama egiten ahal dut ere, ambient pixkakin: sokistudio.bandcamp.com/album/

Jazza gogoko baduzu diska honi buelta bastante ari natzaio ematen:
wejazzrecords.bandcamp.com/alb

Eta beno, hor dago nik dudana eta zer dudan desio-listan: bandcamp.com/txo

4 de agosto de 2026
18 de julio de 2026

Gorroto ditut tabernetako terrazetan kanpora begira jartzen diren telebistak.

16 de julio de 2026

Review of "Proyecto Hail Mary" (4 stars): Entretenigarria baina soluzionista

ZiFiari normalean bi gauza eskatzen dizkiot, entretenigarria izatea eta bestelako mundu ikuskerak ematea. Liburu honek lehena lortu du baina bigarren alderdian soluzinistegia iruditu zait.

Historia oso entretenigarria egiten da, umore momentu askorekin, eta laguntasun tram politarekin. ZiFi "gogorra" bezala kalifikatu bada ere, parte zientifiko7ingenieritzakoak oso modu erraz eta didaktikoan azalduta daude.

Dilema etiko eta moralak planteatzen baditu ere, hauek bereziki indibidualitatean kokatzen dira, eta eremu kolektiboa gutxi lantzen da. Robinsonismo gehiegi du, hau da dena soluzionatu dezaken gizon txuriaren ikuspegia, beti ere laguntasunean biko kolaborazioan egiten bada ere. Bide bakarraren linea estuak tramari interesa ematen dio, baina soluzionismoa indartuz.

Irakurri, entretenigarria da.

@birasuegi @urtzai @birasuegi@bookwyrm.social ingelesez Hail Maryk badu etsian egiten den azken momentuko saiakeraren esannahia eta horregatik da izenburua. Oker ez banaiz amerikar futbolean deitzen diote azken momentuko denbora mugan egiten den jaurtiketari, saski baloian egiten diren horietakoak bezalaxe, bi segundo geratuta ea zoriz sartuko ote den hirukoa. Eta hori da nolabait misio hori, etsian azkeneko saiakera.

Hortaz gazteleraz ez luke zentzurik Ave Maria jartzea

5 de julio de 2026

Jendea unibertsitateko emailak bidaltzen larunbateko eguerdian... hil nazazu kamioi 🤦

Jakin dezazuela, holakorik egiten baduzue, ez zaretela soilik zuen teilatuan harriak botatzen, baizik eta zuen lankide guztien teilatuan ari zaretela harriak botatzen, harri koxkorrak.

Teilatua ez da apurtuko metaforikoa delako, bestela apurtuko zen harri puxka horiekin

2 de julio de 2026

Debekatu beharko genuke (nork?, barkatu?) enpresa batek horren gauza ezberdinak egin ahal izatea. Punto. Liburuak saltzen badituzu saltzen dituzu liburuak, eta sateliteak egiten badituzu sateliteak egiten dituzu.

theverge.com/science/960563/am

@birasuegi ea, nik pixkat hola, airera botatzen ditut halakoak, baina bai kapitalismoa akaso ere.

Dena den, benetan uste dut enpresa bakoitzak berera beharko lukeela (noski, hainbatetan zaila da mugak jartzen eta hori...)

@birasuegi @Talaioskoop Bai, baina. Horregatik esan dut zaila dela mugak jartzea, ze perspektibaren arabera egiten duzuenari ardatz amankomuna aurkitzen ahal diogulakoan nago eta produktu mota edo eremua zein denaren arabera akaso bai zabiltzatela zerbait konkretuan (hooooorrrela askorik jakin gabe ere jejeje)

@birasuegi ah, bai, nik botatzen ditut lasai asko, txarrenera* iritzi interesgarriak entzungo ditut jeje

*ez da txarrenera

Lehen pentsatu dut ere CEO edo jabe bakarreko enpresei eta kooperatibei arau ezberdinak ere ezartzen ahal zaizkiola debekatze eta nazionaliztae aldera, noski 🙃

29 de junio de 2026

Hori bai, batzutan hartzen ditudan hauek (gomendagarriak) izena aldatu beharko dute akaso 😂😂

Imagen adjunta: Ahimsa markako tofu saltxitxa batzuk eta paketean jartzen du “esto no son salchichas”

Normalean bakarra jartzen dut baina argazki honek zerbait dauka. Ez da ongi ikusten baina hor badu bere xarma, ez dakit.

Imagen adjunta: Ibai zatitxo baten argazkia goitik, zubi batetik. Gehiena itzaletan dago eta uran dirdir eta isaldaren bat ikusten da. Behe-eskuinean enbor bat dago eta erdian, argitzaletan, ahate emea hiru ahatetxoekin atzetik

28 de junio de 2026

Pentsatzen ari naiz beharbada garaia dela sistemak darabiltzan mantra inapelableak gure alde erabiltzeko. Hau da: automatizazio probabilistikoa eta RAMaren urritasunak eragindako hardware prezioen igoera bezala...

EL EUSKERA ESTÁ AQUI PARA QUEDARSE

22 de junio de 2026

Bere egunean kriston pelmada entzun behar izan genuen Elon Musk trilioia omen zuelako (spoiler: benetan ez du inoiz izan)... baina gero ia ez dute esan, jada ez duela 🤷 🙄

Imagen adjunta: "SpaceX cae otro 10% en bolsa y ya ha perdido casi todo lo ganado desde su debut. La compañía espacial de Elon Musk encadena tres días consecutivos de caídas tras recibir la peor nota posible de la agencia de calificación MSCI, que la sitúa al nivel de Rusia tras la invasion de Ucrania."

20 de junio de 2026
19 de junio de 2026
10 de junio de 2026

Egutegiak ditugu eta planifikaziorako eztakit zenbat app... baina jendeak normalizatu du gauzak bi egun berandugorako eskatzea edota deialdiak bi egun lehenago egitea.

Zuek ere bizitza duzue edo ni naiz bakarrik bi egunetan ezin dituenak planak aldatu. Bi egun. BI. EGUN. Zuek ez dakizue hurrengo bi egunetan zer eginen duzuen lanean eta bizitzan? gutxi gora behera bai ez?

Jardunaldi hau dugu hemendik hiru egunetara! hiru egun? jardunaldi bat? benetan? 😑

@Jokin_PA @txerren Baina akaso gauza ezberdinetaz ari gara, ze gauza bat da "Ze egingo dugu gaur, bada kontzertu hau eztakit non, goazen?" baina, berriz, lanerako eta beste gauza batzuetarako bai jartzen genuela denborakin, hain zuzen ere ez zegoelako egungo teknologia edozein momentuan zerbait botatzea ahalbidetzen dizuna, eta gainera, "harria bota eta eskua ezkutatu" AKA email edo mezu zuzena je je

Bilera bat ezarri eta bai edo bai "calendar abisua" jaso behar hori zabor digital absurdua iruditzen zait.

@birasuegi Antzeko zerbait pasa zitzaidan fisio saio batzuekin, nik asteartero ordu berean joango nintzela esan, eta kide batek "ez zeuden aplikazioan apuntatuta", barkatu, nik asteartero 11tan etorri nintzela esan nuen, ezin badut abixatuko dut.

4 de junio de 2026