Beñat Irasuegi Ibarra

@birasuegi@bookwyrm.social

Perfil original

Langileon historiako gertakari garrantzitsuenetako bat da Haitiko Iraultza, eta apenas ezagutzen dugu ezer gertakari haietaz. Frantziako iraultza bere osotasunean aurrera eraman zuen herri xehe beltz esklaboaz, eta esklabotzatik garaiko iraultza sozial eta botere militar handiena eraiki zuten buruzagi beltzen inguruko kontakizuna da jakobino beltzak liburu izugarri hau. Touissant Louverture handiaren bueltan ardazten da kontakizunaren ardatza, SaintDomingue koloniaren testuingurutik abiatu, Frantziako Iraultzan masa eta jeneral beltzek izan zuten paperarekin jarraitu, eta Haitiren independentziaraino luzatuz.

Liburua XX. mendeko 30. hamarkadan idatzia da historiagile marxista eta antikolonialaren ikuspegitik, eta momentuko borroka antifaxistaren beharretik ere, momentu batzuetan modu nabariegi baina identifikagarrian, nire ustez idazketaren kontestuari balioa ematen dio.

Liburuan zehar esklabotza, iraultza, terrorea eta gerraren kontakizunak latzak eta gogorrak dira, baina eskertzen da gordintasuna, momentuaren latza ulertzeko, eta emantzipatzea erabaki zuten esklaboen eta ondorioen izaera tragiko baina ezinbestekoa ulertzeko.

Haitiren historia da, baina baita humanitate emantzipatuarena ere. Irakurtzea eta gehiago jakiteko ildoa irekitzea gomendatzen dizuet.

Grenadye, alaso!

ZiFiari normalean bi gauza eskatzen dizkiot, entretenigarria izatea eta bestelako mundu ikuskerak ematea. Liburu honek lehena lortu du baina bigarren alderdian soluzinistegia iruditu zait.

Historia oso entretenigarria egiten da, umore momentu askorekin, eta laguntasun tram politarekin. ZiFi "gogorra" bezala kalifikatu bada ere, parte zientifiko7ingenieritzakoak oso modu erraz eta didaktikoan azalduta daude.

Dilema etiko eta moralak planteatzen baditu ere, hauek bereziki indibidualitatean kokatzen dira, eta eremu kolektiboa gutxi lantzen da. Robinsonismo gehiegi du, hau da dena soluzionatu dezaken gizon txuriaren ikuspegia, beti ere laguntasunean biko kolaborazioan egiten bada ere. Bide bakarraren linea estuak tramari interesa ematen dio, baina soluzionismoa indartuz.

Irakurri, entretenigarria da.

@birasuegi Eta zergatik itzuli dute filmea Proyecto salvación moduan?

@urtzai @birasuegi@bookwyrm.social Ideiarik ez, ez dut pelikularen jarraipenik egin.

@urtzai @birasuegi@bookwyrm.social "Avemaría" edo "Salve María" katolikoegia irudituko zitzaien?

@birasuegi @urtzai @birasuegi@bookwyrm.social ingelesez Hail Maryk badu etsian egiten den azken momentuko saiakeraren esannahia eta horregatik da izenburua. Oker ez banaiz amerikar futbolean deitzen diote azken momentuko denbora mugan egiten den jaurtiketari, saski baloian egiten diren horietakoak bezalaxe, bi segundo geratuta ea zoriz sartuko ote den hirukoa. Eta hori da nolabait misio hori, etsian azkeneko saiakera.

Hortaz gazteleraz ez luke zentzurik Ave Maria jartzea