Bai, bai! Etorri! Eseri hemen sutondoan. Aspaldiko kondaira bat kontatuko dizuet....
Honela dio ipuinak:
Zer eta @birasuegi ri kasu eginda, Liu Cixin-en "Hiru gorputzen problema" eleberria irakurri dut. Irentsi egingo dudan trilogia baten lehen bolumena 🤗
Kontua da, zibilizazio estralurtarrak medio, duela urte pare bat garatzen hasi (eta abandonatu) nuen web bideojoko bat gogorarazi didala liburuak.
Bialtu dut eta... ba ez dira urte pare bat... LAU urte dira kodean azken aldaketa egin nuenetik.
BAM! Denboraren errelatibitatea.
Horra kondairaren lehen ikasgaia.
Honela jarraitzen du ipuinak...
Sustoa pasata... pentsa, duela lau urtez ukitu ez duzun kodea topatzen duzu... egia esan ez dut ez eta gogoratu ere egiten...
Hasi naiz kodea irakurtzen eta neure buruari esan diot:
Baina ze marabila klase da hau!
Eta hasi naiz gogoratzen lerro bakoitza... klase, funtzio, metodo, konstante bakoitza...
Ni neu topatu naiz kodean, noski. Baina, baita ere, kode hau idazteko ikasi edo/eta pentsatu behar izan nuena indentifikatu ahal izan dut geroztik egindakoan.
Arazo berdinari aurre egiteko hamaika bide daude kodeari dagokionez, hamaika algoritmo ezberdin. Batzuk besteak baino optimoagoak dira.
Baina optimoak zertan? Zertarako?
Honekin ez dut erromantizismoan erori nahi. Baina bai nahiko nuke adierazi programazioa ez dela arimarik gabeko ingurune bat zeren eta algoritmo bakoitza errealitatea ulertzeko modu bat da.
Batzuetan kodea konputazionalki efizientea izatea behar duzu eta ez duzu marjin gehiegirik.
Optimotasunak ez dio algoritmoari edertasuna kentzen, e! Askotan ondo planteatutako algoritmo kontziso bat oso ederra da!
Baina erraz irakurri daiteken algoritmo bat haratago dijoa. Algoritmo honen funtsa ez da egiten duena egiten duela.
Algoritmo honen funtsa da, baita ere, ondoren etorriko denak ulertu ahal izango duela. Eta beste ideiekin nahastu ahalko duela.
Jokoa berez space Shoot 'em up bat da.
Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat. Oraingoan boss arerio espaziontzia laser izpiak jokalariaren untziaren kontra bidearatzen

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

@jimakker azkenean in zu eh
@teketen nahi bai, abandonatutako beste proiektu bat da... 😓
Baina partida berria hasiko duzun aldiro galaxia guztiz berri bat topatuko duzu. Prozeduralki sortutako galaxia horretan espezie/zibilizazio batzuk supremazismoaren
borrokan dabiltza, txandakako estrategia joko bat jokatuz.
Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. kolonizazio etapa hasierakoa

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. ikusten denaren arabera izar sistema gehiago kolonizatu dituzte

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. izar sistema guztiak kolonizatuta!

Baina... jokoa ez da Shoot 'em up bat?
Bai.
Estrategia jokoa jokatzen ari direnak CPUak kontrolatutako IA batzuk dira.
Zu peoi bat besterik ez zara, Galaxia Gerrak erdi-erdian harrapatu zaituen espaziontzi pilotu xume bat...
Noren alde egingo duzu? Prest al zaude hartu beharko dituzun erabakiak hartzeko? Non dago muga? Noraino iritsi nahi duzu?
Galaxia bezala, izar sistemak eta euren planeta eta ilargiak prozeduralki sortuak dira.
Planeten errotazioaren 2D simulazioa izan zen zailena egin zitzaidana, eta esango nuke matematikak oraindik eskapatzen zaizkidala...
Irudietan izar sistema batzuk kolonizazio etapa ezberdinetan. Bonus: hiru zibilizazioen izar sistema super arraroa.
Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Hiru Espezieen Izar Sistema

@jimakker @birasuegi bazpada ez duzun ezagutzen https://mathstodon.xyz/@threebodybot@mathstodon.xyz
🙃
@txo_elurmaluta @birasuegi bua ze ona! 👏 🙌
@jimakker ederra da beti. Nik trilogia bukatu ostean deskubritu nuen 🙃
@txo_elurmaluta matematikari batzueri pasako diet ❤️
@jimakker @txo_elurmaluta Laster Babel17 dator euskarara. Irakurri ez baduzue, ez irakurri!