Iritsi zaizue baai proiektuaren (.eus fundazioa) aurkezpenerako gonbidapen "esklusiboa"?

Adarjotze siderala iruditu zait, bai proposamenean (lanaren kontra) baita erabilitako hizkuntzan (neoliberala).

Bestalde, internet dagoen bezala, enpresa eta eragileentzat segurtasun ikuspegitik arduraren externalizazio arriskutsua? (Ez naiz aditua gaian, baina pixkanaka ikasten noa.)

Segurtasuna, iraunkortasuna, lan ona eta burujabetza bezalako ildoetatik begiratuta, 180º kontra.

@birasuegi @mikelog aurrekoan @teketen -ekin komentatzen nuen. Nire ustez hau dena esplikatzen duena teleologia edo inkluso eskatologia konkretu bat da. "AA" gertatuko delako, ekidiezina denez, aukera bakarra eta onena "AA" denean sartzea da.

Kontua da nire ustez determinismo erlijioso hau ez dela berez horrela. Eutsiko dio materialki entramatu guzti honek? Batzuk ezetz diogu, beste batzuk baietz diote. Kontua da ez dakigula. Eta hortaz, eskatologiarik ez.

Barkatu ranta jajaja :D

@txerren @birasuegi @mikelog Hori esanda, baai.eus urte askoetan euskal komunitateak ibilitako bideari burla egitea dela sentitzen dut. Arduradunek gure kritika deskontatzen dutela ere sentitzen dut, nahiz eta jakin ez garela ari intentzio txarrez. Praxis txarra iruditzen zaigu eta esango dugu; kasu gehiago ere badira. Hori esateagatik puristak, erradikalak, freakiak... Barbarizatu nahi bagaituzte betiko moduan, ba beraien erabakia da.

@txerren @birasuegi @mikelog @teketen Nik beste gauza pare bat ere ikusten ditut hor. Aurretik jada zeudenak baina AAk sakontzen dituena.

Batetik errazkeriaren kultura zabaltzea.

Bestetik prekarizazioa, baina ez (bakarrik) webgunegileen sektorearena, baizik eta webgunea tresna horrekin egiten duenarena ere.

Ze profesional bati ordaindu beharrean, zuk egiten baduzu zure gunea tresna hauetako batekin, ez da pagotxa, prekarizazioa da eta hori onartzen eta normalizatzen ari zara.

@txo_elurmaluta Bereziki kezkagarriak eta kritikagarriak bi kasuak.

+ Lehenak, oinarri duen euskarazko Interneten komunitatearen lana debaluatzen duelako, ustezko merkatuaren onerako.

+ Bigarrenak, helburu duen erabakitzeko eskubidearen pedagogiaren kontrako praktika erakusten duelako. Erabaki zer?

Bietan ikuspegi kritiko eta politiko exkaxa, mediokritate handia.