@birasuegi jaso dut eta xokean nago oraindik. Gure komunitatea gure jendartearen kontra ariko bada, jai daukagu!
@mikelog Begira, gako hori ere garrantzitsua da. Komunitatea komunitatea fagozitatzen, etekinagatik? Hor egon behar dugu itsukeriagatik? eta bitartean kakaztea jendartera zabaltzen.
@birasuegi @mikelog aurrekoan @teketen -ekin komentatzen nuen. Nire ustez hau dena esplikatzen duena teleologia edo inkluso eskatologia konkretu bat da. "AA" gertatuko delako, ekidiezina denez, aukera bakarra eta onena "AA" denean sartzea da.
Kontua da nire ustez determinismo erlijioso hau ez dela berez horrela. Eutsiko dio materialki entramatu guzti honek? Batzuk ezetz diogu, beste batzuk baietz diote. Kontua da ez dakigula. Eta hortaz, eskatologiarik ez.
Barkatu ranta jajaja :D
@txerren @birasuegi @mikelog Eskatologikotik ez bada ere determinismoa baiz baina ez da eskatologia den edo ez, ondorio erreal eta oso palpableak dituen zerbait ere bada fenomenologikoki sikiera.
Horregatik horren bueltan pentsatzea ez ezik tenporalki planteamendu eta pentsamendua sortzea ere ezinbestekoa da.
@txerren @birasuegi @mikelog Hori esanda, baai.eus urte askoetan euskal komunitateak ibilitako bideari burla egitea dela sentitzen dut. Arduradunek gure kritika deskontatzen dutela ere sentitzen dut, nahiz eta jakin ez garela ari intentzio txarrez. Praxis txarra iruditzen zaigu eta esango dugu; kasu gehiago ere badira. Hori esateagatik puristak, erradikalak, freakiak... Barbarizatu nahi bagaituzte betiko moduan, ba beraien erabakia da.
@birasuegi @txerren @mikelog aberrazio bat izatea da bidea; IAk (Ibai Atutxak)esan bezala.
@birasuegi @teketen oso ondo ekarria barbaroena eta Ibairena, bai jauna @mikelog
@txerren @birasuegi @mikelog @teketen Nik beste gauza pare bat ere ikusten ditut hor. Aurretik jada zeudenak baina AAk sakontzen dituena.
Batetik errazkeriaren kultura zabaltzea.
Bestetik prekarizazioa, baina ez (bakarrik) webgunegileen sektorearena, baizik eta webgunea tresna horrekin egiten duenarena ere.
Ze profesional bati ordaindu beharrean, zuk egiten baduzu zure gunea tresna hauetako batekin, ez da pagotxa, prekarizazioa da eta hori onartzen eta normalizatzen ari zara.
@txo_elurmaluta @txerren @mikelog @teketen Erabat, mediokritatearen balidazioa (faxismo hutsa), eta bereziki ikuspegi zabalago batean, ados, lanaren debaluazio orokor bat, bai sektorean dabilenarena, baina baita gero tresna horiek modu prekarioan erabiliko ditenarena.
Gakoa lanaren debaluazioan dago (kapitalismoaren funtsa).
@birasuegi @txo_elurmaluta @txerren @mikelog Ni hemendik nator https://www.tabakalera.eus/eu/aireratzea-exokapitalismoaren-teoria-bat
Gustatzen zait gai hauetan pentsatzea. Mckenzie Warkek ere kritika hau egin zien.
https://www.e-flux.com/journal/165/6776919/lifted-af
Gauza interesgarriak, baina materialismoan* gehiago sakontzeko indarrarekin atera naiz oraindik.
@teketen Egin laburpen bat Etzirako mesedez (serio) @txo_elurmaluta @txerren @mikelog
@birasuegi @teketen @txerren @mikelog Irakurriko nuke, bai 🙃
@txo_elurmaluta @teketen @txerren @mikelog Eta laburpena diodanean, baita garapena e!