@txerren @birasuegi @mikelog @teketen Nik beste gauza pare bat ere ikusten ditut hor. Aurretik jada zeudenak baina AAk sakontzen dituena.

Batetik errazkeriaren kultura zabaltzea.

Bestetik prekarizazioa, baina ez (bakarrik) webgunegileen sektorearena, baizik eta webgunea tresna horrekin egiten duenarena ere.

Ze profesional bati ordaindu beharrean, zuk egiten baduzu zure gunea tresna hauetako batekin, ez da pagotxa, prekarizazioa da eta hori onartzen eta normalizatzen ari zara.