Izarkom

@izarkom@mastodon.jalgi.eus

Perfil original

mila esker @guremoneta Izarkom komunitateko kide izateagatik!

Tokiko moneta osagarri bat sortzeko proiektua da Gure Moneta, Eusko-aren esperientzian oinarrituta, etorkizunean Euskal Herri osoan erabili ahal izateko helburuarekin. Oarsoaldean eta Baztanen Gure Moneta erabili ahal izango da aurten.

Gure Moneta Izarkom kide da!
Zu zeren zain zaude?

Imagen adjunta

14 de julio de 2026

💭 Hona hemen eztabaidarako galdera bat: oinarrizkoenarekin bizi ahal izateko behar duzuna ziurtatuta izango bazenu (argindarra, alokairua, janaria... luxu, kapritxo edo bidaia garestirik gabe) lanera joaten jarraituko zenuke?

Nahi baduzu, utzi zure iritzia iruzkinetan.

@desertorea lehenengo etorri zaidana "Ez" izan bada ere, "Lanaldi erdian edo" jarri dut, baina seguruena definizioaren auzia dago nire azken erantzun honen funtsean 😅 eta beraz, "Ez" dago seguruena nire ikuspegitik gertuago.

Hartuko dut nik ere opari hori, @birasuegi !

@miren @birasuegi zuek pentsa bizkaitar askok, ni barne, lana vs. beharra bereizten dugula (hau da, niretzat, ez dira sinonimoak). Nik ez nuke lan egingo, ez nuke enplegu bat edukiko, baina behar bai egingo nuke, asko eta gustura, gainera. 😅