💭 Hona hemen eztabaidarako galdera bat: oinarrizkoenarekin bizi ahal izateko behar duzuna ziurtatuta izango bazenu (argindarra, alokairua, janaria... luxu, kapritxo edo bidaia garestirik gabe) lanera joaten jarraituko zenuke?

Nahi baduzu, utzi zure iritzia iruzkinetan.

@desertorea lehenengo etorri zaidana "Ez" izan bada ere, "Lanaldi erdian edo" jarri dut, baina seguruena definizioaren auzia dago nire azken erantzun honen funtsean 😅 eta beraz, "Ez" dago seguruena nire ikuspegitik gertuago.

Hartuko dut nik ere opari hori, @birasuegi !

@miren @birasuegi zuek pentsa bizkaitar askok, ni barne, lana vs. beharra bereizten dugula (hau da, niretzat, ez dira sinonimoak). Nik ez nuke lan egingo, ez nuke enplegu bat edukiko, baina behar bai egingo nuke, asko eta gustura, gainera. 😅