🔒 Pentsatzen dugu pribatutasun informatikoa konplexuegia dela, baina tailerretan kontrakoa transmititzen saiatzen naiz: gauza ez da dena batera aldatzea, egunerokotasunean pauso txikiak ematen joatea baizik.

🗓️ Hori dela eta, hurrengo asteotan, segurtasun digitala hobetzen joateko aholku praktikoak partekatuko ditut hari honetan.

📱 Telefono mugikorretan zentratuko naiz batez ere, eta aholkuak edozeinek martxan jartzeko modukoak izango dira.

⁉️ Interesatzen zaizu?