Madrilen 20.000 anormal elkartu dira, Senescal Tellado eta Jerusalem Lurraren Komendadore Abascal buru dituztela, Tenpleko Ordenari eurenera buelta dadin eskatzeko.

El Jueveseko bineta izan zitekeen, baina ez.

Tristeena da hango progresismoa deritzona porrota bere gain hartzen ikustea, dotoreziaz amore eman duenaren itxuraz. Ezkerretik gidatzea ahazten zaizunean gertatzen diren gauzak...

Agian ezkerren bat inportatzeko ordua da, ea zer moduz funtzionatzen dien.

@birasuegi ez baitute etxebizitzaren arazoa konpondu, eta urte asko igaro baitira...

Baina begira, nik uste dut progresismoak oso erraza duela: lokatzetara jaistea, eta gaur 300.000 pertsonak osatu duten maniari kasu eginez aurrera jarraitzea. Dekretua idatzi diote.

Nire galdera da: ausartuko al dira? Eta uste dut badakidala erantzuna.