​Badira 25 urte poliziaren tiroek Carlo Giuliani hil eta ibilgailu batekin gainetik pasatu zitzaizkiola. Gertaera hark jende askoren kontzientzia politikoa esnatu zuen, eta nirea ere orduantxe piztu zen.

NON SPEGNI IL SOLE GLI SPARI ADDOSSO.
CARLO VIVE. :izargorria:

@desertorea Nirea ere nolabait. Carlo gogoan! ✊🏽

@birasuegi 15 urte nituen eta Carloren hilketak eta punk musikak (beti berandu iritsi naiz leku guztietara) politizatu ninduten. Bermeoko portuan zegoen pintaketa batekin batera: "Polizia hiltzailea". Eta Extremadurako senide komunistek ere euren lan militantea egin zuten nigan... (Osabak oparitu zidan garai hartan manifestua.)

Nahaste-borraste ezinbesteko hori naiz, eta harro!