Gontxa Torre

@gontxatorre@mastodon.eus

Perfil original

@pixelfed @abaraska, ez da narzisita naizelako; edo, beharbada, bai, baina azken bolada honetan pixelfeden argitaratutakoa ez dut :mastodon: |en ikusten (fedi autojarraipena egiten dut)

Eta konturatu naiz, inork nik argitaratutakoari matx egiten badio, hori ez da jakinarazpenetan azaltzen.

Garrantzitik ez du, baina, akaso, ez da ondo funtzionatzen ari.

5 de septiembre de 2026

Teilak egosteko labe honi buruz ez dago ezer, inon. Hau konpondu beharreko gauza bat da. Ea lortzen dudan.

commons.wikimedia.org/wiki/Fil

21 de agosto de 2026
11 de agosto de 2026

@gontxatorre @zetxeburua Gainera, hariaren hasierara itzuliz, sailaren dirulaguntzak nahiko gaizki diseinatuak ateratzen dira, horren ondorio, aurrekontuak ez exekutatzea, edo dirulaguntza jaso duten erakunde herritarrak finantzieroki itotzea...

@birasuegi @zetxeburua diru-laguntzaren helburuetako bat aurrekontua agortzea izan beharko luke, bai.

Horretarako, baldintzak eta ezaugarriak kontsultatu beharko lirateke, eta ez zure kapritxora diseinatu.

Diru-laguntzak argitaratzen diren lehen deialdia bada, gaizki ulertzeak eta akatsak egotea onargarria da. Baina ez da kasua. Diru-laguntza hauek 2023tik ateratzen dira.

@gontxatorre Bai, tokatu zait berekin zuzenean hitz egitea, eta Buff...

@birasuegi @gontxatorre bere mendean du Ingurumeneko atal osoa jarduerak asmatzen (bururazioak, txikikeriak...) aitzakia izan dezan hedabideetan agertzeko. Langileen ahotan dabil gai hori.

Pentsa zer antsia duen hedabideekiko, tematuta, exijitu zuela jendaurrean hitz egitea Ingurumen arloko teknikarientzako zen Europako jardunaldi batean. Jakina, han agert zen ETB. Zorionez, ez zuten emititu.

10 de agosto de 2026

@gontxatorre Zein hilabeteko datuak dituzu?

@birasuegi bai, guri ere informazioa falta zaigu, eta hori denboraekin etorriko da, hau guztia hasi baino ez da egin.

Instalazioen ekoizpen erreala ikusi behar da, hori urtaroetan banatuta, egin den energiaren banaketaren egokitasuna...

Baina martxan dago, eta gure energia sortzen hasi gara. Hortik abiatuta, beste guztia ikuskizun!

1 de agosto de 2026

Usaimena dut pista bakarra, baina, iturriko ura hiperkloratzeko urteroko garaia heldu dela iruditu zait.

@birasuegi guk Ibaiedertik (Nuarbe) hartzen dugu eta udaro gertatzen da. Nire zalantza izaten da ez benetan beharrezkoa den (uraren tenperatura altua da, urtegiaren maila baxuagoa, kutsadura bakteriologikoa egoteko arriskua handiagoa...), edo badaezpada ere egiten ote den.

Honetan ere, gardentasun falta dago.

29 de julio de 2026

Bapatean lagun batzuk bideo bat bidaltzen dizue ta pozez txoratzen beraiek ordez norbera!

"Aupa Edurne! Bideo hau grabatu deu esateko, hementxe gaudela pozez txoratzen,, organic lortu deu jartzea kotxeko pantailan, ta gainea euskaraz erakutsi diogu, Antton dakagu hemen euskera garbiyan"

19 de julio de 2026
16 de julio de 2026

Egin apostua! Zenbat urtetan izango da debekua, gaur gomendioa dena.

Jartzera behartuta daude, baina paternalismo instituzionalak itoko gaitu.

Imagen adjunta

15 de julio de 2026
14 de julio de 2026

Imagen adjunta: Googleren AA bidezko erantzuna 'es DiarioEuskadi un sitio fraudulento' galderari, iturri gisa sustatu.eus aipatuz. Sí, diarioeuskadi.eus es considerado un portal fraudulento y un "simulacro de medio de comunicación".Las principales razones por las que se le identifica como tal incluyen:Contenido generado por Inteligencia Artificial: La mayoría de sus artículos y noticias están redactados de forma totalmente artificial, presentando textos incoherentes o mal traducidos.Imágenes manipuladas: Las fotografías y gráficos que acompañan a sus noticias suelen ser imágenes de archivo generadas por IA de muy baja calidad, muchas veces carentes de sentido con la ubicación real que describen.Perfiles inventados: Los periodistas y redactores que firman los artículos no existen en la vida real y son identidades creadas automáticamente.Objetivo oculto: Funciona principalmente como un sistema de marketing automatizado para captar publicidad o generar spam a través de la red.¿Has encontrado este sitio web a través de un enlace sospechoso, un mensaje de texto (SMS), o mediante redes sociales? Si me das más detalles, puedo ayudarte a identificar si se trata de un intento de phishing o estafa.

@txerren @gontxatorre @ZumaiaGuka @luistxo @aintzanemug @sustatu Beitu, hau fantastikoa da refrito probabilistikoen eraginkortasuna erakusteko:
- Makinak irakurri du albistea GUKAN: azoka asteburuan Gertu elkarteak antolatuta:
guka.eus/zumaia/1783949289813-

-Jatorrizko testua ikustean, makinak BERRIZ hitza ikusi du.

-Emaitza: asteburuan Braderie azoka DURANGALDEAN:
diarioeuskadi.eus/durangaldea/

esan daiteke, edo , nahi den erara. Ta gero saltzeko orduan, DIARIO CONTRASTADO

13 de julio de 2026

RE: mastodon.eus/@berria/116913432

ETB2ko albistegiaren arabera: "emite 0 emisiones" 🤔

12 de julio de 2026

👉 Parte hartu proiektuan
⚠️ Zure herrian galerna sartu bezain pronto bidali mezua :mastodon:

📢
🌍
⏰ ORDUAK:MINUTUAK

Adibidez:

📢
🌍
⏰ 12:34

28 de junio de 2026

Eskerrak eman nahiko nizkioke Vocento taldeari selektibitateko euskara azterketan gertatutakoari argi pixkat jartzeagatik.

Izan ere, "kaltetuak" izan diren hiru ikasle hauen ikastetxeak kontuan hartuta, argi eta garbi dago A ereduaren existentzia dela gertatutakoaren erruduna.

Munabe eta Ayala (Opus Deikoak eta ikasleak oraindik sexuaren arabera banantzen dituztenak) eta Urdaneta (A eta B ereduak nagusi diren ikastetxea).

Ez dezagun ahaztu hirurek diru publikoa jasotzen dutela.

Imagen adjunta

@theklan 🤣🤣🤣🤣🤣🤣 klasismoaren adibiderik argiena. Mediku izatearekin amesten dutelako da errealitatea gordinagoa. Beste ogibide batekin amestuko balute hain larria izango ez balitz bezala...

Buff, ikaragarria da gertatukoaren erdigunean euskarari bizkarra ematen dioten "pijo" kuadrilla bat egotea, eta ez diru publikoa jasotzen duten ikastetxe hauetan erdiesten den euskara maila negargarria