@gontxatorre Zein hilabeteko datuak dituzu?
@birasuegi azkena da. Uztailekoak.
@gontxatorre Guk urtebeteko lehen ziklo osoa egiten dugu uztailarekin, kalkulatuko dut 2025 eta 2026 autokontsumo portzentajea.
@birasuegi bai, guri ere informazioa falta zaigu, eta hori denboraekin etorriko da, hau guztia hasi baino ez da egin.
Instalazioen ekoizpen erreala ikusi behar da, hori urtaroetan banatuta, egin den energiaren banaketaren egokitasuna...
Baina martxan dago, eta gure energia sortzen hasi gara. Hortik abiatuta, beste guztia ikuskizun!
@gontxatorre Energia termino soilik hartuta, kalkulu azkar batean:
+ 2025-07 % 35,90 autokontsumitua
+ 2026-07 % 39,57 autokontsumitua
Faktura osoa hartuta aurrespena:
+ 2025-07 % 23,34 aurreztua.
+ 2026-07 % 27,26 aurreztua.
Urtean zehar ohiturak aldatzen joan gara ekoizpen gaitasunaren arabera.