Eskerrak eman nahiko nizkioke Vocento taldeari selektibitateko euskara azterketan gertatutakoari argi pixkat jartzeagatik.

Izan ere, "kaltetuak" izan diren hiru ikasle hauen ikastetxeak kontuan hartuta, argi eta garbi dago A ereduaren existentzia dela gertatutakoaren erruduna.

Munabe eta Ayala (Opus Deikoak eta ikasleak oraindik sexuaren arabera banantzen dituztenak) eta Urdaneta (A eta B ereduak nagusi diren ikastetxea).

Ez dezagun ahaztu hirurek diru publikoa jasotzen dutela.

Imagen adjunta

@theklan 🤣🤣🤣🤣🤣🤣 klasismoaren adibiderik argiena. Mediku izatearekin amesten dutelako da errealitatea gordinagoa. Beste ogibide batekin amestuko balute hain larria izango ez balitz bezala...

Buff, ikaragarria da gertatukoaren erdigunean euskarari bizkarra ematen dioten "pijo" kuadrilla bat egotea, eta ez diru publikoa jasotzen duten ikastetxe hauetan erdiesten den euskara maila negargarria