@ng Ados, zentzua du (oso frantsesen ikuspegitik) irakurri dudan testuinguruan, Fatima Ouassak ekologistari buruz. Mila esker! @EDERTO87
@birasuegi @ng Gure lankide bati, irakasle titularra bilakatzeko konkurtsoa pasatzen ari zela, epaimahaikide batek galdetu zion Seaskan egiten zuen lana ez ote zen "komunitarismoa" egitea.
Duela bi urte gertatu zen. Eskerrak lankideak bikain erantzun ziola.
Sentsazioa daukat komunitarismoa hitza erabiltzen dela Frantzian arrotza egiten zaien edozein mugimendu gutxiesteko.
@birasuegi @EDERTO87 bai Frantziako estatugintza modernoa, hizkuntza frantsesa zabaltzeaz gain, hizkuntza periferikoen ezabatzearekin bat joan da. Hizkuntza horiek estatuaren batasuna mehatxatzen zutelakoan.