Eskala handiko parke eoliko herritarrak Frantzian

Berriki martxan jarri da Frantzian Fief Sauvin parke eolikoa. 150 metroko 4 aersorgailu dira eta 100%ean herritarrek finantzatu dute (8.000 herritarrek!). Mugarri berezia izan da, kontuan izanik 23 milioi euroko kostua izan duela -hortaz, proiektu gehienak modu mixtoan finantzatzen dira. Irudietan ikusi daitekeenez, ospakizun handia izan da herrian proiektuaren inaugurazioa.

youtu.be/DHr7g6TXLxs?si=-_Exn0

@stopfosilak zenbaki horiek ulertarazten dute zergatik maila ttikiagoko proiektu gehienak solarrak diren. Eolikoa ez da hain errazki moldatzen eskala ttikiagoari, baina fisikoki eraginkorragoa da.
Dena den, biak behar ditugu, bakoitza egokia den tokian eta dagozkion baliabideekin. Eta aldizkakotasuna dela eta, denboran zehar elkar osatzeko.