Pelikula edo telesail bat zelakoan... https://orain.eus/eu/aktualitatea/gizartea/2026/10/07/el-nino-godzilla-hemen-da-eta-historiako-bortitzena-izan-liteke/
Guatxapez amak dinost kaio talde handia dagoela aurreko etxeko teilatuan, itsasaldean eguraldi makala dagoelakoan daudela hor.
Errusiako hauteskundeetaz Putin ez dakit zer baina Ukraina hauteskundeetaz mutu ( hainbat alderdi ilegalizatu eta hainbat urte hauteskunde barik).
Agertu da Lottu tren zerbitzuaren lehen tren jantzia.
@kakapo Baita nik ere.
Errusiako drone batek Kratamorsk hirian dagoen Ukrainako bandera abaildu du. Errusiak nahi duena egiten frontetik 5 kilometrora..
Udako egun on bat: Goizean gorputzak eskatzen duenean lasai esnatu, dutxa eta gosaldu, lan pixka bat egin, pote bat eta bazkaria prestatu. Arratsaldean, piszina, putzua edo bizikletarekin buelta bat, asko irakurri. Gauean kanpoan afaldu, edo etxeko terrazan lasaiago, batzutan ondoko herriren bateko jaietara joan. Egun osoan etxekoekin lasai egon. Ondo lo egin, ordutegirik gabe.
Irudia: Etxeko atarian dugun Siriako arrosa eder bat, aldaketa klimatikora ederki egokitua.
Orion gaueko zeruan iraunkorra ematen du.
Gaia eta Hipparcos teleskopio espazialetako datuak erabiliz, animazio honek hurrengo 450.000 urteetan konstelazioa nola eraldatuko den erakusten du.
Beti jende xumea gezur jolasean nahastuta. Gaur Maroko eta Espainia, geopolitika eta gerra hibridoa.
Gaztela lurralde ezezagunean. 2026ko suteei buruz Abrigaño elkarteak, beti bezain zorrotz. https://abrigano.com/2026/07/27/castilla-en-territorio-desconocido-sobre-los-incendios-de-2026/
Jendea haserretu, aztoratu eta kexatzen da, asko. Baina jendeak egin, oso gutxi egiten du.
[Sare Digital Erreakzionarioen Aroa]
1936ko uztailaren 17an espainiar militarrak Afrikan matxinatu eta Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako kolpea eman zuten. Baina porrot egin zuten, eta saiakera antzu horren ostean, erabaki zuten gerra krudel bati ekitea, “kosta ahala kosta” boterea lortzeko. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2971/1936ko-kolpe-faxista
Nire lehen hizkuntza gaztelania da baina gurasoek euskarazko haurtzaindegi batera eraman ninduten eta D ereduan ikasi nezala erabaki zuten. Gurasoak bai ausartak, Burgosko landa eremutik hiri handira etorri eta horrela jokatzeak erabat harro sentiarazten naute.
Gero selektibitatearen inguruko gauza hauek jasan behar izatea amorrua pizten didate.
Daude hirigintza arauak eta gero Villareal futbol taldearen La Ceramica zelaiaren hirigintza arauak.
RE: https://mastodon.eus/@koop57eh/116798778453970607
Ezin izan nintzen egon baina badakit horrelako bazkide taldeak erabakirik onenak hartuko zituela.
Gaur lan egitea tokatzen bazaizue eta tenperatura dela eta segurtasun-baldintzarik ez badago, jakin ezazue 486/97 Errege Dekretuaren arabera gelditu ditzazkezuela lanak.
- Osalan deitu jarduera/iritzia emateko.
- Lan Ikuskaritza, jardun dezan.
- Enpresa-batzordea, 31/95 Legearen 21. artikuluaren arabera.
Ulertzen dut jendearen lan-baldintzak hobetzeko beharra.
Medikuen kasuan, astean 35 ordu lan egin nahi dute, adibidez...
Baina zergatik ez dugu denok elkarrekin borrokatzen hori lortzeko?
Zergatik jotzen dugu normaltzat desoreka hori? Medikuek lan gogorragoak egin dituztelako? Geuk ez dugulako baldintzak horiek merezi?
Eta hori gure benetako iritzia al da, ala txikitatik behin eta berriz irentsi behar izan dugun lan batzuk besteak baino zailagoak direla?
SpaceX ez da soilik suziriak. Gaur egun, hiru hanka oso desberdin dituen konglomeratu bat da:
-Starlink (satelite bidezko konexioa)
-Espazioaren negozioa (jaurtiketak eta Starship)
- AA (xAI, X eta Grok integratzen dituena, SpaceXekin bat eginda 2026ko otsailean)
Urrutitik usaintzen da iruzurra.
Ikusgarria eta gozagarria Bilboko kontzertua. Eskerrik asko Kneecap!








