Aritz Pardina Herrero

@apardina@mastodon.eus

Perfil original

Nire iritzi xumea: C2 mailako titulua izateak hizkuntzaren eta komunikazioaren kalitatea bermatzen ez duenez, ez du zentzurik irakasleei eskatzeak. Etengabeko formakuntza da bidea; kultur-zaletasuna eta pedagogia irakasleen artean sustatzea, bereziki. C2 titulua duela? Ba, ondo, baina titulitisa gehiago hauspotu gabe...

argia.eus/albistea/c2-euskara-

Impulsos
19 de agosto de 2026

@apardina Niri bidaiatzea beti gustatu zait, baina ezinbestekoa egiten zait zentzu pixka bat, irakurketa edo film kuttunen baten eszenatokiekin lotzea, horrela egin izan ditut bidaia onenak (eta frikienak).

Bestalde, adinarekin udara herrian gero eta gehiago gozatzen eta estimatzen dut.

Gaur egungo hirigune homogeneoetara bidaiatzearen sukarra ez dut ulertzen.

@birasuegi diozunaren ildotik, nik Greziara bidaia kultural bat egingo nuke gustura, Atenasera. Pendiente dut oraindik.

Ulertzen ez dudana da maileguak eskatzen dituen langile jendearena munduaren ipurdira joateko H&M batean arropa erosi eta McDonaldsen jatordua egitera. Edo instarako argazkiak ateratzera. Da langabezian egonagatik ere futbolera joaten diren gizonen kasu bera: ez dago ez nezesidaderik, ez obligaziorik.

7 de agosto de 2026
1 de agosto de 2026

Krisietan oso garden azaltzen dira hizkuntzaren metafora ideologikoak. Diferentzia handia dago "etorreraz" hitz egitearen eta "olatu"az edota "inbasio"az hitz egitearen artean.

Jendea oso kontziente da zabaltzen duen zabor ideologikoaz; gu kontziente al gara irensten ditugun kiloez?

24 de junio de 2026

Daude hirigintza arauak eta gero Villareal futbol taldearen La Ceramica zelaiaren hirigintza arauak.

Imagen adjunta: Zelaiaren kanpoaldea argiztatuta gauez

Imagen adjunta: Kale estuan futbol zelaia

Imagen adjunta: Futbol zelaia etxe artean

Imagen adjunta: Futbol zelaia ia etxeen gainean