@apardina Niri bidaiatzea beti gustatu zait, baina ezinbestekoa egiten zait zentzu pixka bat, irakurketa edo film kuttunen baten eszenatokiekin lotzea, horrela egin izan ditut bidaia onenak (eta frikienak).

Bestalde, adinarekin udara herrian gero eta gehiago gozatzen eta estimatzen dut.

Gaur egungo hirigune homogeneoetara bidaiatzearen sukarra ez dut ulertzen.

@birasuegi diozunaren ildotik, nik Greziara bidaia kultural bat egingo nuke gustura, Atenasera. Pendiente dut oraindik.

Ulertzen ez dudana da maileguak eskatzen dituen langile jendearena munduaren ipurdira joateko H&M batean arropa erosi eta McDonaldsen jatordua egitera. Edo instarako argazkiak ateratzera. Da langabezian egonagatik ere futbolera joaten diren gizonen kasu bera: ez dago ez nezesidaderik, ez obligaziorik.