Sasia ez da "zikina", sasia baizik ez da, hau da, oihana izan zen leku batean ekosistemak oihana berriz garatzeko ematen duen lehen urratsa. Lahar artean basurde eta orkatzetatik babestuak hazten baitira zuhaitz gazteak.
Sasia kentzea ez da "garbitzea", ekosistema aldatzea baizik ez da. Eta ekosistemak aldatzeko modu asko dira, batzuk fin bertzeak oso tonto. Espezie bereko eta adin bereko zuhaitzak lerrotan landatzea ez da modu finena.

Oso zikinak dira aldiz mendian edo oihanean botatako plastikozko poltsak, zigarrokinak, beira puskak, kartutxo hutsak, beruna...

Bide bazterrak "garbitzean", askotan ikusten den bezala belarra eta sasia mozten bada baina zaborra bildu gabe (zaborra ez bada gehiago puskatzen ere), hori noski ez da garbitzea.