Udaltzain batek tiroz hil du gizon bat herrian. Noticias de Gipuzkoan jarritako argazkian, udaltzainei aurpegia pixelatu diete. Hildakoarena ez dute estali, lurrean zerraldo. Ez dut estekarik ere jarriko, hain da nazkagarria. Zorurik gabeko kazetaritza.