Oriotik mendebaldera oso arrotza egiten zaigu Topo izena, guretzat beti "trena" izan da edo gehienez Euskotren. Ekialdeko euskaldunok: saiatuko zarete besterik ez bada ere izena euskaraz jartzen?

@birasuegi @garaolaza Nik ere Beñatek bezala erabili izan dut beti, euskaraz zein gaztelaniaz. Trena Renferen zerbitzuari esan izan diogu. Topoa Euskotrenen zerbitzuari. Alegia, Topoz edo trenez ibiltzea ez da gauza bera 🤭. Zaila ikusten dut hain errotuta dagoen izena aldatzea.