Gaur Frantzia-Espainia partidua dago Munduko Futbol Kopan. Ezin dutenez biek galdu, galdera da: zein da aukerarik onena euskaldunontzat?

>>

Frantziaren aldeko argudioak:
- Euskaldun gehiago bizi gara Hego Euskal Herrian, beraz kaltea txikiagoa da Frantziak irabaziz gero.
- Euskaldun gehiagok jokatzen dut Espainiarekin, beraz Frantziak irabaziz gero gutxiago normalizatzen da partidu guztietan euskaldun batek gola sartzea Espainiaren alde.

@theklan
Biek galdu ezin dutenez, partidua luze-luzea izan dadila, tangana batzurekin, lesionatu banaka batzuk eta kaleratutako mordo batekin, bai batetik eta bai bestetik.
Eta irabaz dezala begi bistan gutxiena merezi duenak, auzo lotsa emateraino, besteak gehiago amorra arazteko.
Horrela finalera iristen denak gaitasunak ahal den gehien murriztuta izan ditzala.