Tours, Giverny, Rouen, Calais, Dunkirk, Ypres, Passchendaele, Brugge, Gent, Zeeland, Antwerpen, Aaschen, Brusela, Waterloo, Dinant, Ardenetako mendiak, Luxembourg, Sedan, Verdun, Chemin des Dames, Parc Asterix, Chartres eta etxera.
Datozen egunetan etxekoek egingo dugun roadmoviearen geltokiak, gutxi gora behera.
Proposamenak onartzen ditugu, inprobisaziorako tarte handiarekin goaz. Frikikeri historiko eta kulturalak bereziki ongi etorriak.
@birasuegi tentazio bat jarriko dizut toki hoietatik ez oso urruti.
Igogailu eta kanal zaharra ederragoak dira, baina katxarro berria ikusgarria.
Kanalak, esklusak eta untzientzako igogailuak, zer atera daiteke gaizki ; ) https://canalducentre.be/en/historical/ascenseur-funiculaire-de-strepy-thieu/
@txapisotegi Uou! Fantasía hori benetan existitzen da?
@birasuegi @txapisotegi aber, hau tranpa da, Beñaten orpoa kanaletako azpiegiturak dira.
@birasuegi jaja! Ondoan dagoen kanal eta igogailu zaharra ikusi genuen guk. Toki lasai eta ederra.
Ari naiz informazio historiko bila baina nire frantsesa ingelera baina okerragoa da
@birasuegi Bruselan badira gauza asko, baina ahal baduzu Magritte Museoa, gustatuko zaizu. Eta ez dakit Europako Parlamentua bisitatzeko aukera dagoen orain abuztuan, baina barrutik ikusteko modukoa da.
@theklan Magritte museoa apuntatzen dut, Parlamentuan bitan egon naiz laneko kontuak direla eta, alojamendua ondoan daukagu, ea ba!
@birasuegi @theklan @txapisotegi haurrekin Bruselan Manneken pis-a eta Atomiun-a bai, hurbil Gante duzue eta hiriaren ederraz gain, garai batean plastiko "ureztatuz" egindako eski pista bat zegoen, udan eskiatzeko aukera ematen zuen asmakizun kurioso bat...eta Asterix Parkea, doike!😍
Giza trakzio hutsez (ez motordunak) eta ur jokoz osatutako atrakzio parkeren bat bidean bada, esperientzi ederra da ere bai (ez dut toki zehatza gogoan)
Nire haur oroitzapenetatik abiatuta horiek aipatuko nituzke.
@construktsia @theklan @txapisotegi Apuntatua, iristen bada, zure liburua bidearen parte izango da 😊
@birasuegi @theklan @txapisotegi dirudienez egia ukigarria bada gaur gero, @goiatz ek behintzat eskuartean dauka. Nik oraindik ez😅
Ea zerki iruditzen zaizuen...zuen eraginaren arrastoa badu eta.
Bidaia on!
@birasuegi Bruselan, CBBD (Centre Belge de la Bande Dessinée), ezin galduzkoa
https://www.cbbd.be/fr/accueil
Tintin-en denda ofiziala ere bai, maketa numeratu esklusibo hipergarestiekin
https://www.tripadvisor.fr/Attraction_Review-g188644-d7146831-Reviews-La_Boutique_Tintin-Brussels.html
Eta komiki-figuratxoen museoa
https://www.brussels-comics-figurines-museum.be/
Azkenik, komiki-frikismoa borobiltzeko, Valonian, Louvain-la-Neuve hirian (aipatu ez baduzu ere), Hergé-ren museoa dago
https://museeherge.be/
@birasuegi Bruselak bisitatzeko eta ezagutzeko kontu asko ditu. Horra gomendio batzuk: Molekbeek auzoko La Fonderie industria eta lanaren museoa (lafonderie.be), Place du jeu de Ball-eko bigarren eskuko azoka handia eta inguruan dauden Météores eta L'Imaginaire liburudendak, Anderlechteko COOP ekimena interesa dakizuke (coop.brussels). Flagey, Belgikako irrati telebistaren egoitza ohia eta Nova cinema (nova-cinema.org). ARAU elkartearen jarduna oso interesgarria iruditzen zait (arau.org).
@birasuegi Ganten, ezinbestean, Industria Museoa (industriemuseum.be) eta AMSAB institutuaren egoitza (amsab.be) non, duela bi urte, hiriko "ibilbide gorriaren" eskuliburuxka eskuratu nuen. Handik gertu Viernulvier (langile mugimenduko egoitza ohia, gaur egun kultur zentroa dena), Wintercircus (bisitatzeko moduko gunea) eta De Krook liburutegi berria daude. Liburudendei dagokionez Paard van Troje (paardvantroje.be) edo De Kaft (dekaft.be) eta, pote bat hartzeko, Trefpunt taberna oso ondo dago.
@birasuegi Antwerpenen, Centraal tren geltokia ezinbestekoa da. Erdigunetik urrun xamar dagoen arren, Haza Hadidek diseinatutako portuko eraikin administratiboa ikusgarria da. Hirirako buelta bidean Red Star Line (redstarline.be) eta MAS (mas.be) museoak topatuko dituzue. Zuid auzoan FOMU (argazkilaritza), M HKA (arte garaikidea) eta KMSKA (arte klasikoa) museoak daude. Azken honetatik gertu Het Bootje eraikin modernista ikusgarria dago ere.
De Kat tabernan hartu nuen pote bat, giro jatorrean.
@birasuegi Autoz joango zaretela iruditu zait, handik gertu Doel herri "abandonatua" dago. Antwerpeneko portuaren handitzearen kontrako borroka eremua izan zen duela urte batzuk eta oso berezia da bere kaleetatik barrena ibiltzea.
@garunaborbor Doel herria ezagutu dugu, benetan interesgarria, mila esker!
Imagen adjunta: Ruth eta biok Doel herriko kale hutsean ibiltzen.

@birasuegi Ez horregatik! Asko pozten nau gustoko izanak.
@birasuegi
Lillek kuku bat merezi du
@Josebabarandi Bai, itzulera bidean ea pasatzerik dugun. Ypreseko gudu-zelaietatik katedraleko dorrea ikusi genuen.
Mila esker!
