@birasuegi hirian hazten diren orkideoen inguruko proiektu batean aritu ginen lanean eta, kasu horietan antza, bereziki da garrantzitsua inguruko belarra ez moztea. Eta gogoan dut zailtasunetako bat herritarrek "zaindu gabeko belardien" zentzua ulertzea zela. @mikeletxeberriaokariz -ek badaki gehiago, ziur.

@JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi aupa! Ba juxtu Oreretako Lau Haizeta parkerako egin genuen lan bat, mozketak loraldiak eta polinizazioa lotzen zituena. Nola eta noiz egin mozketak loreak lortzeko eta polinizatzaileak ugaritzeko, beraz udalean zerbait jakin beharko lukete.

Eta esaten duzuena, mozketak gutxitzeak adinako garrantzia du ekintza horien dibulgazioak. Eta dena lortzen denean emaitza ederrak lortzen dira. Donostiako orkideazain ekimena kasu.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi gure parke eta lorategiek urtean zehar mozketa asko jasaten dituzte. Orain gutxira arte Donostiako kasuan 10-11 aldiz, esaterako.

Horrek larreak (edo antzekoak) sortu ditu. Larreak gure latitudeetan existitzen dira, eta oso eremu dibertsoak dira. Euren dinamika da belarra mozten dela (urtean behin-bitan). Baina belar hori ez da bertan geratzen, abelburuek jan dutelako, edo nekazariak jaso duelako.

Esan dezagun, bada, antzeko portaera dutela biek.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi Belarra kentzean presio bat dago, baldintzak ez direlako homogeneoak. Tenperatura, hezetasuna, eta beste baldintza biofisiko batzuk aldakorragoak dira.

Horrek zaildu egiten die lana espezie dominatzaileei. Izan ere, askotan baldintza egonkorretan direlako dominatzaile (T, H aldakortasun txikia).

Eta gainera hazkuntza mozten zaie, eta baldintza aldakor horietan espezie gutxik biomasa handia hartu beharrean, espezie ugaritasuna handitzen da.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi beraz, funtsean baldintzak pixka bat gogortzeak biodibertsitateari on egin diezaioke.

Hori bai, gehiegi gogortuta berriro ere gutxi batzuk gailentzen dira, mozketa hoberen jasaten dutenak.

Orduan, zuri erantzunez, materia organikoa faktore bat da, baina gehiago ere badaude. Eta Donostiako kasuan uste dugu (eta ea laster ikusteko aukerarik dugun) mozketen ondoren belarra jasota dibertsitatea handituko dela. Larreetan gertatzen delako.