Madrid, Ext. Koyasnisqatsi estiloan, baina Madrilen eta askoz lasaiagoa. Madrili omenaldia dela dio, baina langile klaseari egiten dio gorazarre. Benetan ederra.
Gente en sitios.
Aber. Ba ez dakit 0 edo 10. 7 bat eman diot, ez nekielako. Maisulan bat izan liteke. Agian ez. Ez dakit. Baina ikusi.
Soy Cuba.
Nola ez nuen lehenago ikusi hau? Maisulana, inoiz ikusi dudan argazkirik onenetakoa, travelling ezinezkoak, enkuadre horiek... Bai, propaganda da, noski. Ondo egindako propaganda.
Enarak.
Ez nuen aukerarik izan zineman ikusteko, beraz gaur estreinaldia Filminen. Zorionak @akurijauna era @BiraProdukzioak , ederra da istorioa, eta ederki dago kontatuta. Norbaitek artxiboetan zerbait aurkituko balu, Enarak 2 egin behar.
Un poeta.
Oso ondo kontatua, oso ondo montatua, oso ondo eraikia. Musika ere ederra. Eta Ubeimar Rios protagonistaren aktuazioa... Bikaina.
Andre is an idiot
Kolonoskopiak garaiz egiteari buruzko publizitate dokumentala.
El secreto de la pirámide
Txikitan ikusi nuen, eta etxeko txikiekin ikusi dut. Beldur handia pasa dute, eta ez da oroitzen nuen bezain zirraragarria.
@theklan 🍗🍗
@teketen Jamon jamon? Hori ez da umeekin ikusteko modukoa






