Ez dakit ikusi dituzuen OTIS markako igogailuetako pantaila deliranteak.

"Albiste" klikbeitak argitaratzen ditu etenik gabe, egunean 24 orduz, inolako testuingururik gabe eta normalean irakurlearengan emozioa piztu eta atentzioa deitzera bideratuta.

Aspalditik nenbilen honekin zerbait egin nahian eta bururatu zait ipuin laburrak idazteko abiapuntu ederrak eskaintzen dituztela otispantaila hauek.

Pozarren aurkezten dizuet esperimentua

(Parte hartzera gonbidatuta zaudete XD)