Gaur zitrikoei errepasoa eman diet:

* Klementinondoa: Mehatzaileak puja berriei eraso die. Larbek tuneltxoak egiten dituzte hosto xamurrak jatean. Xaboi potasikoarekin tratatu dut.
* Kumquatondoa: lehen aldiz aleak dauzka. Probatzeko gogoarekin. Aldakaitzak moztu dizkiot.
* Limoiondoa: Aurten ere ale asko ditu. Bakandu beharko dut. Iaz haizeak adar handi bat hautsi zion.
* Naranjondoa: Ale bat dauka, baina oso handia.
* Mandarinondoa: Denetan gazteena, itxura ona du.

Imagen adjunta: Klementinondoaren hosto berriak. Zigi-zagako tuneltxoak ikus daitezke.

Imagen adjunta: Kumquataren ale berdeak. Osorik jaten dira. Azala gozoa da, eta mamia garratza.

Imagen adjunta: Laranja. Singularrean. Bat dauka. Berdea eta handia.

Imagen adjunta: Limoi ale bat. Txikiagoak eta loreak ere baditu zuhaitzak.

Impulsos