Aurrekoan Berako Zia errekaren ondotik paseatzen gindoazela, Igara bat ikusi genuen, ederra zen eta tarte eder batean. Poz handia eman zidan eta espero ez nuen zerbait izan zen. Ez dakit ohikoa den.
Lezon ere ostegunean zita izango dugu.
Sukaldeko prestaketak beti modu berdinean egitea aspergarria bihurtu liteke. Babarrun hauek atzo kumino eta kurkuma pitin batekin egin nituen eta mundialak geratu ziren.
Elkartasuna ez da delitoa!!!
19 urteko alaba dugu, txikitatik jarraitu izan dugu kuadrilla batean egoteko (babes eremua itxuraz) pasa dituen momentu kaxkar guziak. Gurean kuadrilla bat edukitzea prestigioa dela ematen du, baina gaur egun hauetako askotan dauden jokaera askok min handiak sortzen dituzte. Guri zerbait bizitzea tokatu zaigu eta ez da batere gozoa.
"Lanean dabilenari beti errespetoa"
Gure aitak txikitatik sartu zigun kontu bat izan zen . Gaur egun gurean gogoratu beharreko kontu bat nire ustez . Bide batez terrazetatik basoak eta bestelakoak barrara jasotzea ez da ezer kostatzen.
Beraz, Elketa Sukaldaritza liburua PDFan inprimatu edo irakurri nahiko bazenu hemen aurkituko duzu.
Badira urte batzuk anaiak Hernialdeko Elketa baserrian Elstar eta Topaz barietateko mahaiko sagarrak landatu zituela. Puntu azidoa duten sagar gozoak dira.
Dagoeneko Elstar sagarra puntuan dago. Aurten salmenta tokiak lantzen ari da.
Momentuz toki hauetan aurkitzerik izango duzu. Oiartzunen Labore koperatiban eta Donostian Groseko azokan Olatxo baserriaren postuan eta San Martineko azokan Ameri-Goikoareneko postuan. Gustuko baduzue.
Ikasle transen ongizatea bermatzeko estrategiak aztergai | Euskal Herria | Naiz
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20260705/ikasle-transen-ongizatea-bermatzeko-estrategiak-aztergai.





