19 urteko alaba dugu, txikitatik jarraitu izan dugu kuadrilla batean egoteko (babes eremua itxuraz) pasa dituen momentu kaxkar guziak. Gurean kuadrilla bat edukitzea prestigioa dela ematen du, baina gaur egun hauetako askotan dauden jokaera askok min handiak sortzen dituzte. Guri zerbait bizitzea tokatu zaigu eta ez da batere gozoa.