Olatukoop

@Olatukoop@mastodon.eus

Perfil original

🌱🚀 Sustraitik espaziora, auzolanean!

@errigora Euskarari Puzka kanpaina martxan da!📦

Euskarak komunitatea, elkarlana eta sareak behar ditu, eta auzolanean bidea egiten jarraituko dugu!🌊

Eskatu azaroaren 12a baino lehen elkartasun saskiak, eta lagundu AEK, Ikastolak, Sortzen eta Agerraldia.
📲 labur.eus/puzka26w

🤝💫 Auzolanean euskara izarretaraino eramateko gai garela erakutsi dezagun!

Imagen adjunta

Impulsos
21 de octubre de 2026

🐞 Olatukoop sarekideok pozik eta harro gaude EHKOlektiboaren identifikatzaile agroekologiko berriaren aurkezpenean bidelagun izan garelako.

Eskerrik asko, @EHKOlektiboa, agroekologia ikusarazteko, etxaldeen lana aitortzeko eta bestelako elikadura-sistemak eraikitzeko egiten duzuen lanagatik.

Saretzen eta elkarlanean, bide zahar-berriak eraikitzen jarrai dezagun! 🌊

Imagen adjunta

Impulsos
16 de octubre de 2026

Fabrika gero eta gertuago! 🔥

Kooperativt København-eko lagunak bigarren Fabrika jaialdia prestatzen ari dira, eta Euskal Herritik ere bertan izango gara, Olatukoop Sarearen ordezkaritzan! 🌍

@koop57eh, @argia eta @BibaArdoak kooperatibarekin batera, esperientziak partekatu, aliantzak ehundu eta kooperatibismo eraldatzailea indartzera goaz!🌊

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos

🍅🥬🌶🥔🧄🧅🥕🥗🍲
📣 BIHAR, @EHKOlektiboa ESKUTIK, HITZORDU BEREZIA!

EHKO identifikatzailea duten Euskal Herriko ekoizle agroekologikoak elkartuko dira, tokiko ekoizpena, agroekologia eta elikadura burujabetza ardatz dituen azokan.
🌾 Ekoizleak eta EHKO identifikatzailea gertutik ezagutzeko eta gure elikadura-sistemaren inguruan elkartzeko aukera paregabea!

🌿 Elikadura burujabetza eraikitzen, herriz herri!🌊

Imagen adjunta

Impulsos

🥳🥳🥳 6 URTE!!! 🥳🥳🥳
💚 ZORIONAK, ONDALANKOOP (ondalankoop.eus/eu/)!

Sei urteko bidea, lurrari eta tokiko ekoizpenari lotuta, elikadura burujabetza ardatz duen proiektu kolektiboa eraikitzen. 🌱 Elikagai osasuntsuak eta sasoikoak sustatuz, ekoizleak eta kontsumitzaileak saretuz, eta elkarlanean oinarritutako ekintzailetza kooperatiboaren bidez, gure herri eta auzoetako bizitza, osasuna eta jasangarritasuna indartzen

Imagen adjunta

Impulsos
9 de octubre de 2026

U23an hitzordua dugu Alki Kooperatiban: Euskal Herri osoko kooperatiba, enpresa eta proeiktuak elkartu, ezagutu eta saretzeko.

Gonbidatuta zaudete!

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen bidez, mugaz gaindiko sareak ehundu, elkarlana sustatu eta beste ekonomia bat elkarrekin eraikitzen jarraitu nahi dugu. ere bide horretan osatzen jarraituko dugu.

🤝 Euskal Herri osoko sareak ehuntzen eta elkarlanean!

📅Urriak 23, arratsaldez
📍Alki Kooperatiba, Larresoro

Imagen adjunta

Impulsos
8 de octubre de 2026

🏠 Olatukoopen bat egiten dugu etxebizitza eskubidearen aldeko deialdiarekin. @ELAsindikatua @LABsindikatua @ESKsindikatua

Etxebizitzaren krisia ez da arazo indibiduala, egiturazko arazoa eta banaketaren inguruko gatazka baizik.

Politika birbanatzaileen aldeko apustua dugu: aberastasuna, baliabideak eta boterea modu bidezkoagoan banatzeko. Eta etxebizitza eskubidearen aldeko borroka ezinbesteko eremu bat da

Bizitza erdigunean jarriko duen eredu baten alde✊🏿 🏠✊🏿

Impulsos
2 de octubre de 2026

Kooperativt København martxan jartzeko prest dago. 🔥

Kopenhageko lagunek ola nagusiak martxan dituzte, buru-belarri ari dira bigarren Fabrika jaialdirako

Euskal Herriko gonbidatuen artean, osatzen dutelako, @koop57eh eta @argia izango dira

Lurralde ezberdinetatik abiatuta, esperientziak partekatu, aliantzak sortu eta kooperatibismo eraldatzailearen inguruan elkartzeko aukera berriak sortzera joango gara

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos
1 de octubre de 2026

@geltoki sareko kidea, Nafarroako Ostalaritza Sarietako finalista aukeratu dute, Nafarroa Jatorria kategorian.

Lau finalista daude, eta herri-bozketaren bidez aukeratuko da irabazlea.
10 segundo besteri k ez dira behar 😊

Eman Geltoki Tabernari botoa hemen:
noticiasdenavarra.com/sociedad

Zabaldu eta lagundu Geltoki Taberna! 🌊

Impulsos
27 de septiembre de 2026

📣 Poz handiz, gaurko irakurgai gomendatua zabaltzen dugu!

Gaurko BERRIAn, Tania Cañas Sirianyk artikulu interesgarria argitaratu du, migrazioa, kooperatibismoa, hizkuntza, zaintzak eta lan burujabea gurutzatzen dituen hausnarketa aberatsa.

👉🏿 «Euskal Herrira migratu eta kooperatibista izatea»
berria.eus/iritzia/artikuluak/

📖 Irakurketa beharrezkoa, gure artean bizitza, lana eta komunitatea nola eraiki hausnartzeko.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos
26 de septiembre de 2026

Egun on!

Gaur 10:30etan Elizondon egongo gara @guremoneta elkartearen lehen Batzar Orokorrean.

guremoneta.eus/

Proiektua sortzeko bide luzea egin ondoren, mugarri garrantzitsua da gaurkoa, Balore Karta, Estatutuak, Funtzionamendua eta Batzordeen osaketa erabakiko ditugu.

Proiektu indartsu eta zabala eraikitzeko egun garrantzitsua. Gu hasieratik izan gara bidelagun, eta orain bazkide.

Ezagutu proiektua eta laguntzeko egin bazkide!

Impulsos
22 de septiembre de 2026
4 de septiembre de 2026

@argia eta sarekideen arteko elkarlanari esker, plan ederra!

Baratzea, jakintza eta lan burujabea mahaiaren bueltan.

@bizibaratzea urteetan egindako bideari balioa emanez, ospatzeko moduko hitzordua dugu aurten: 2027ko Ilargia eta landareak agendaren 10. edizioa.
📅 Irailak 26, 14:00etan
Bizi Baratzea bizitzaren aldeko auzolana bada, goazen bada elkarrekin ospatzera! 🌱🍽🎶

labur.eus/vzzjxrw8

Imagen adjunta

Impulsos
1 de septiembre de 2026

Kaixo, ekintzaileok!

Irailaren 1a egun seinalatua da egutegian, askorentzat laneko errutinara itzultzeko garaia delako.

Besarkada eta animo beroenak mundua eraldatu nahi dugun sarekide, langile burujabe eta bidaide guztioi. Egunerokoan beste ekonomia bat eraikitzen ari zareten guztioi: zaindu zaitezte, hartu arnasa eta izan dezagun osasuna bidean lagun.

Imagen adjunta

Impulsos

Badakigu ez dela beti erraza, baina baita elkarrekin urrunago iristen garela ere. Komunitatea eraikiz, elkar sostengatuz eta gure lanaren zein aberastasunaren gaineko burujabetza berreskuratuz, beste Euskal Herri bat posible dela erakusten dugu

Ikasturte berri honetan ere, ekonomia eta lurralde eraldatzaileen errizoma elikatzen jarraituko dugu: elkarrekin, pausoz pauso eta inor atzean utzi gabe

Oparotasuna denontzat!

Imagen adjunta

Impulsos
19 de agosto de 2026

Olatukoop sareak @guremoneta proiektuarekin bat egin du!

Tokiko ekonomia indartzea, aberastasuna gure lurraldean geratzea, euskarari eta ingurumenari bultzada ematea eta justizia soziala sustatzea: horiek ere badira Ekonomia Sozial Eraldatzailearen helburuak.

Horregatik, Gure Monetan bazkide egin gara, Euskal Herrian tokiko moneta bat eraikitzeko proiektuari gure babesa eta konpromisoa eskainiz. 🤝

Impulsos

Eta zu, animatzen zara @guremoneta proiektuarekin bat egitera?

Olatukoopetik argi dugu herritarron eta lurralde bizigarrien aldeko ekonomia tokian, komunitatean eta elkarlanean eraiki behar dugula. Horregatik, Gure Monetan bazkide egin gara
guremoneta.eus

Zuk ere proiektua babestu nahi baduzu, egin bazkide!

Proiektua hobeto ezagutzeko, hemen duzu bideoa 👇

🎥 peertube.eus/w/w6QDGbKEYcPSnWq

Orain, zuek ere proiektuari lotzera animatzen zaituztegu!

Impulsos
13 de agosto de 2026

Gogoratu GURE MONETAko billeteak elkarrekin irudikatzeko aukera dugula
guremoneta.eus/billeteak

Makina bat proposamen jaso ditu dagoeneko Gure Monetak billeteentzako. Gu bertako bazkide laguntzaile egin gara, eta norbanako, kooperatiba eta proiektu komunitarioei gonbidatu nahi zaituztegu proposamenak egin ditzazuen.

⭕️ Herriz herri, moneta bat!

Imagen adjunta: Kartela, bi esku billeteak eskuz esku pasatzen, testu honekin: Gure Monetako billeteak irudikatu ditzagun elkarrekin! Egin zure proposamenak.

Impulsos
5 de agosto de 2026

Urtero bezala, hemen da @argia urtekaria!
Albisteen atzean dagoena ulertzen laguntzeko kazetaritza-lana.

Argiako lantaldeak berriz egin du lan aparta. Orain, irakurleon txanda: uda aprobetxatu mundua begirada berriarekin irakurri, hausnartu eta eztabaidatzeko.

Denbora hartzea ere bada eraldaketa bat; irakurtzeko hartzea, are gehiago.
Irakurketa pasadatsu bezain kritikorako gure gonbidapena jarraian:

argia.eus/gakoak/2026

31 de julio de 2026

📢 Elkartasuna @La_Directa-rekin

Kataluniako gure harreman sareko @la_directa@ komunikabidea eraso ekonomiko eta judizialak jasaten ari da, herritarron eskubideen defentsan egiten duen ikerketa-kazetaritzagatik.

Oraingoan, polizia infiltratuen jarduera argitara eman izanagatik zigortu nahi dute. Kazetaritza independentea eta boterearen kontrola egitea ez dira delitu; demokrazia osasuntsu baten oinarriak dira.

@Olatukoop argi dugu: komunikabide independenteak eta kooperatiboak funtsezkoak dira informazio librea, gardentasuna eta kontrol demokratikoa bermatzeko. Informazio askea defendatzea guztion eskubideak defendatzea ere bada
🤝 Nola egin bat elkartasun-kanpainarekin?
📄 Irakurri eta zabaldu komunikatua:
directa.cat/sancionen-qui-inve
✍️ Sinatu elkartasun-komunikatua
directa.cat/adhereix-te-al-com
🫴Egin ekarpen ekonomikoa ikerketa-kazetaritza independentea babesteko
directa.cat/campaigns/fes-una-

28 de julio de 2026

Aresoko Maraburu : komunitatearen beharrei erantzuteko proiektu kolektiboa

Proiektuak herriko zerbitzu eta beharrei modu kolektiboan erantzuteko apustua egiten du. Lehen urratsa taberna eta denda berreskuratzea izango bada ere, proiektuak harago begiratzen du: etorkizuneko erronkei elkarlanean erantzuteko tresna izatea nahi du.

erran.eus/leitzaldea/178428968

Elkarrizketan bidelaguntza ere aipatzen da, proiektuaren hausnarketa eta diseinu prozesuan egindako ekarpenagatik eta herri kooperatiben inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko lanean duen garrantziagatik.
Horrelako ekimenek erakusten dute elkarlanetik eta ekonomia sozial eraldatzailetik abiatuta tokiko erronkei erantzuteko eta komunitateak indartzeko bideak eraiki daitezkeela.

17 de julio de 2026

Guk ere @guremoneta erabiliko dugu!

Proiektua ezagutzeko bi bideo:
> Bazkide egiteko arrazoiak: peertube.eus/w/w6QDGbKEYcPSnWq
> Ohiko galderak: peertube.eus/w/pBuT7aGJkRVxM6M

4 de julio de 2026

🌍 Gaur, Kooperatiben Nazioarteko Egunean, aitortza eta esker ona egin nahi diegu Olatukoopeko sarekide guztiei, kooperatiba eraldatzaileen bidea hautatu eta egunero beste ekonomia eta beste gizarte bat eraikitzen aritzeagatik.

Uztaileko lehen larunbata ospatzeko, gure irakurketa eta gonbidapena duzue @berria egunkarian argitaratuta.

berria.eus/iritzia/artikuluak/

3 de julio de 2026

🎙🌱 Pikutara Darwin! – 5. kapitulua!

Denboraldiko azken kapitulua!

📍Bakaikuarrok herri-kooperatiba bertatik ezagutuko dugu, herriaren etorkizunari bide eman eta bertako herritarrei zerbitzuak bermatzea helburu duen ekimena.

Herri-kooperatiben aintzindari da Bakaikukoa (Sakana) eta sostengatzen dituzten proiektu ezberdinen inguruan solastuko gara.

Entzun:
🔗 Olatukoop webgunea (olatukoop.eus/podkasta/)
🔗 Peertube (peertube.eus/w/woyMJQkTg5WE1Th)
🔗 Baleafunk (baleafunk.eus/library/tracks/5)

2 de julio de 2026

Olatukoopeko partaideok euskara, elkarlana eta eraldaketa soziala ardatz dituen eredua eraikitzen dugu gure jardunean.

@Konteilua||k egindako salaketarekin bat egiten dugu, euskararen aurkako azken eraso judizial eta instituzionalen aurrean. Euskararen normalizazioak eta hizkuntza-eskubideek ezin dute atzerapausorik onartu.

📢 Gaur uztailak 2, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako mobilizazioetara deitzen dugu.

✊ Euskaraz bizitzeko behar den dena. Gaur hizkuntza-eskubideak defendatzera kalera!

Imagen adjunta

30 de junio de 2026

📍 Olatukoop sarearen izenean @ueu_orokorra "Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak" jardunaldian parte hartzen ari gara.
Gure esperientziatik abiatuta, lan burujabe eta eraldatzailea euskaraz egiten dela partekatzen ari gara.
Euskara, komunitatea eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea nola gurutzatzen diren, eta elkargune horietan zer ikasi eta eraiki dezakegun, hizpide.

ueu.eus/jarduera-akademikoa/23

19 de junio de 2026

ueu.eus/komunikazioa/albisteak

📚🌊 UEUren udako ikastaroak martxan dira eta oraindik matrikula egiteko epea badago!!

Ez galdu euskaraz ikasteko, hausnartzeko eta sareak ehuntzeko aukera paregabea.

Olatukoopeko hainbat sarekide UEUren udako ikastaroetan parte hartzen ari dira, esperientziak eta ezagutza partekatuz:  ESE, burujabetza digitala, elikadura-sistemak, herri-jakintza eta euskararen biziberritzea bezalako gaiak lantzen

Martxan dago "Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistema ikuspegi juridikotik politika publikoetan" Udako Ikastaroa Azpeitian.

acumbamail.com/report/campaign

Imagen adjunta

12 de junio de 2026

🌊 Euskal kooperatibismoa eraldatzen duten identitate berriak

Kooperatibismoaren eraldaketa-prozesuei eta identitate berrien sorrerari buruzko gogoetak eta ikuspegiak partekatuko dituzte.

🗓️ Ekainak 16
🕚 11:00 – 13:00
📍 Torrekua, Errenteria
🗣 Hizkuntzak: euskara eta gaztelania

🎙 Hizlariak:
• Miguel de la Fuente
• Beñat Irasuegi Ibarra

Izen ematea: torrekua.eus/agenda/ekitaldiak

Imagen adjunta

10 de junio de 2026

Yala Nafarroa Palestinarekin elkartasun plataformarekin dugun harremanetik proposamen bat iritsi zaigu: kanpaina.

Kanpainan parte hartzeko informazio guztia hemen duzue: yalanafarroa.com/no-room

Turismo eta ostalaritza sektore osoari zuzendutako kanpaina da: tabernak, kafetegiak, elkarteak, klubak, jatetxeak, landa-etxeak, hotelak, aterpeak, aterpeak… Seguru zuen harreman sareko kideek parte hartu nahi dutela.

Zabaldu elkartasuna! 🇵🇸

!

Imagen adjunta: No Room For Genocide stickerra

9 de junio de 2026

✊🏽 Erregularizazioa gure borroka!

Migratutako pertsonen erregularizazioaren aldeko borroka ez da haiena bakarrik: gizarte osoarena da. Kooperatibak, elkarteak eta ESEko espazioak denontzat izatea nahi badugu, ezin dugu bazterkeria administratiboa alde batera utzi.

@birasuegi @argia n idatzitako artikuluan, erregularizazioaren aldeko borrokaren garrantziaz eta antirrazismoa praktikara eramateko beharraz hausnartzen du.

📖 argia.eus/argia-astekaria/2966

8 de junio de 2026

🌊 Olatukoopen III. Batzar Orokorra eta Saretze Eguna!

Ostiralean ikasturteari amaiera eman genion III. Batzar Orokorrarekin.

Azken hilabeteetako lanaren balorazioa egin, hainbat erabaki bozkatu eta sarean batu diren eragile berriei ongietorria eman genien.

Ondoren, Saretze Egunean, Asier K-ren bakarrizketaz, Kooperatuz Sariez eta @geltoki -n partekatutako bazkari ederraz gozatu genuen.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! 🙌🏼🤝🌱

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

4 de junio de 2026

🎙 Pikutara Darwin! – 4. kapitulua!

Koopfabrika Hegoaldetik! Elkarlanetik eta kooperatibagintzatik sortutako proiektua.

Kapitulu honetan, Enarak kooperatibako Taniarekin, Arianne eta @Olatukoop eko @birasuegi ekin elkartuko gara, izandako ibilbidea eta ekarpenak izango dira hizpide.

🎧 Entzun hemen:

🔗Olatukoop webgunea: olatukoop.eus/podkasta/
🔗Peertube: peertube.eus/w/rN37nFXWfv1cwbn
🔗Baleafunk: baleafunk.eus/channels/pikutar

2 de junio de 2026

🌱 54. Udako Ikastaroak 2026 | Azpeitia

📍 LURRA, LEGEA eta ELIKADURA.
Nekazaritza eta elikadura sistemak ikuspegi juridikotik politika publikoetan

🗓 Ekainak 19, ostirala
📌Azpeitia (Azoka plaza)

Elikadura sistemek eta nekazaritzak gaur egun dituzten erronkak ikuspegi juridiko eta politiko batetik aztertzeko jardunaldia. Hausnarketarako, eztabaidarako eta sareak ehuntzeko aukera paregabea. 🌾⚖️

Animatu eta zabaldu! 👇
ueu.eus/jarduera-akademikoa/23

1 de junio de 2026

🎙 Pikutara Darwin! – 4. kapitulua!

Koopfabrika Hegoaldetik! Elkarlanetik eta kooperatibagintzatik sortutako proiektua.

Kapitulu honetan, Enarak kooperatibako Taniarekin, Arianne eta @Olatukoop eko @birasuegi ekin elkartuko gara, izandako ibilbidea eta ekarpenak izango dira hizpide.

🎧 Entzun hemen:

🔗Olatukoop webgunea: olatukoop.eus/podkasta/
🔗Peertube: peertube.eus/w/rN37nFXWfv1cwbn
🔗Baleafunk: baleafunk.eus/channels/pikutar

14 de mayo de 2026

🌊✨ Gaur, duela 12 urte ereindako sare batek bizirik jarraitzen du.

2012an abiatu zenetik, Olatukoopek bidea egin du ESE, kooperazioa eta burujabetzak erdigunean jarriz. Urte hauetan guztietan, pertsona, proiektu eta komunitate askoren arteko elkarlanari esker eraiki dugu sarea.

Eskerrik beroenak urte hauetan bidelagun izan zareten guztioi. Zuek gabe ezinezkoa izango zen.

Zorionak eta gora Olatukoop! 🌊

Imagen adjunta

Sareak piztu pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren zerbitzura

Gaur goizean @Torrekua n izan gara, Taniaren eskutik pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren inguruko tailerrean.

Informazioa, aholkularitza, pribilegio zuriak atzean uztea eta sare komunitarioak ehuntzea da inor atzean gera ez dadin.

Eskerrik asko Enarak Kooperatibari eta parte-hartzean aritu zareten guztioi 💛✊🏾

Imagen adjunta

29 de abril de 2026

Igandean itzuli ziren etxera Kopenhageko lagun kooperatibistak. Zoragarria izan da Euskal Herriaren eta kooperatibismo eraldatzailearen lagin txiki baina anitza erakustea.

Luzerako harremana sortu dugu, eta proiektuak iritsiko dira. Hurrengo bisitan euskaldunak Kopenhageko jaialdian. Mila esker konfiantzagatik eta harreman goxoagatik Kooperativt København sarea, erabateko !♥️

kooperativtkoebenhavn.dk/

Mange tak for besøget og på gensyn!

Imagen adjunta: Talde argazkia Torrekua kanpoaldean bi sareen banderolekin

Imagen adjunta: larraldea sagardotegian afaria eta konpainia gozatzen

Imagen adjunta: Aroztegiako borroka ezagutzen.

Imagen adjunta: Arbizuko kanpinean bazkaltzen

21 de abril de 2026

Kooperativt København Euskal Herrira iritsi da! 🌱

Ongi etorria egin diegu Kopenhageko kooperatibetako kideei @ekintzafaktoria, kooperatibismoaren historiari buruz solasean.

Aiaraldea lehen geltokia izan da oparoa izango den bidean. Bihar Iruñerrian eta Lizarraldean jarraituko dugu bidea Euskal Herriko kooperatibismo eraldatzailea ezagutzen.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Olatukoop nazioartean inpaktu berezitu batekin saretzen ari da, eta gaur Kopenhageko Kooperativt København kooperatiben sareko ahaide kooperatibistak datoz bisitan Euskal Herrira.

Aukera baliatuz, hitzaldia prestatu dugu Aiaraldeko Ekintzen Faktorian @aiaraldea
faktoria.eus/event/euskal-herr

Imagen adjunta: Beñat Irasuegi Ren erretratu kartela atzean duela ekitaldiaren informazioarekin.

17 de febrero de 2026

Ekonomia eraldatzaileak Nafarroan zabaltzeko ikuspegi bateratua daukagu @REASna|rekin, eta pixkanaka proiektu eta estrategia bateratuak lantzeko bidea egiten ari gara hainbat arloetan: kontratazio arduratsua, tokiko garapen eraldatzailea, kooperatibak denontzat izateko tresnak, eta gehiago.

Gaur jarraipen estrategikoko bilera egin dugu Berriozarren, eta besteak beste jardunaldietan parte hartuko dugula adostu dugu.

Plazera da elkarlana jende onarekin egitea.

Imagen adjunta: REAS Nafarroaren egoizaren sarreran Olatukoopeko hiru kide eta REASeko bi zutik kamarari begira.

30 de enero de 2026

2026an abian jarri den pertsona migratuentzako ezohiko erregularizazioaren premiazko izapidetzearen aurrean kooperatibak gida bat egin du, gaur egun ezagutzen den informazioarekin.

Herri-borrokak eta mobilizazio kolektiboak funtzionatzen du!!!

Jarraian dokumentazioa eskuragarri duzue! 🙌🏼
[cas]
meta.olatukoop.eus/s/J4BcrrPa7

📣 Mesedez, zabaldu informazioa: partekatu sareetan eta iritsi dadila behar duenengana.

Imagen adjunta: Atxikitako dokumentuaren pantailazoak

Imagen adjunta: Atxikitako dokumentazioaren pantailazoak