Aresoko Maraburu : komunitatearen beharrei erantzuteko proiektu kolektiboa

Proiektuak herriko zerbitzu eta beharrei modu kolektiboan erantzuteko apustua egiten du. Lehen urratsa taberna eta denda berreskuratzea izango bada ere, proiektuak harago begiratzen du: etorkizuneko erronkei elkarlanean erantzuteko tresna izatea nahi du.

erran.eus/leitzaldea/178428968

Elkarrizketan bidelaguntza ere aipatzen da, proiektuaren hausnarketa eta diseinu prozesuan egindako ekarpenagatik eta herri kooperatiben inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko lanean duen garrantziagatik.
Horrelako ekimenek erakusten dute elkarlanetik eta ekonomia sozial eraldatzailetik abiatuta tokiko erronkei erantzuteko eta komunitateak indartzeko bideak eraiki daitezkeela.