Artxibatu egin dute Xenpelar bertso eskolako irakaslearen auzia, «proba eta salaketa faltagatik». Gipuzkoako fiskaltzaren arabera, ez dago ikerketan aurrera egiteko «nahikoa ebidentziarik». Bertsozale Elkarteak eta Errenteriako eta Oiartzungo mugimendu feministek esana dute beren helburua «salaketa publiko bat» egitea izan dela. https://b.eus/867804daDL