Instituzio publikoek egin behar luketen zerbait hartu du bere gain @kalekoafarisolidarioak ekimenak: premia larrian dagoen jendea elikatzea. Donostiako Udalak, esku hartzekotan, egindako lan hori aitortu eta alternatiba hobea jarri behar luke mahai gainean. Baina ikusten denez, pobreen kontrako higadura-gerra egin nahi dute, ea kalean bizi direnak alternatibarik gabe utziz ondoko herriren batera bidaltzen dituzten edo.