Aura gutxi farmeatu zuen polizia infiltratu hark ikasle matxinatuen txatean: #bismillahcestlestenebres (edo estatua zein deskonektatuta dagoen menpean dauzkan jende eta herrietatik) https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/10/18/bismillah-ilunpea-da/ #EzetzAsteaOndoBukatu
Hemen @pelorduy -ek oso argi deskribatu du panorama https://www.elsaltodiario.com/la-semana-politica/un-bofeton-guantes-sadismo-extrema-derecha
Aber, Fronte Zabalak igual ez zuen hain-hain zabala ere izan behar, e
Bai gustura atzo Euskadi Irratiko Arratsean saioan, Arantxa Iturberekin. #Garondoan -en ia ertz guztiak ukitu genituela iruditu zitzaidan https://guau.eus/m/euskadi-irratia-arratsean-20261014-2005
Gero, 20:00etatik aurrera Euskadi Irratiko Arratsean saioan hitz egingo dut #Garondoan nobelari buruz. Urduri nago 😅
Batzuetan ederretsi egiten ditut frantsesen kontuak (zinema, literatura, filosofia…), aitortzen dut. Gero honelakoak irakurri eta jabetzen naiz hango txakurrak ere botekin dabiltzala; eta ez gaituztela gustuko https://www.argia.eus/albistea/15-urteko-gazte-bat-bortizki-jo-du-poliziak-euskaraz-ari-zelakoan
Hondarribian egunotan ez dago giro oso onik, ageriko arrazoiengatik. Eta honelako gauzek dena are gehiago kakazten dutela iruditzen zait https://www.argia.eus/albistea/hondarribian-ertzainak-kartelak-kentzen
Norbait hil berri duten herrira iritsi eta kalean harrapatzen duzun jende randomak pertsona horri buruz dioen edozein txorrada jaso. Gero horrekin notizia bat egin: kazetaritzaren urrezko aroan bizi gara dudarik gabe. #Hondarribia
Modu izugarri fribolo eta gizatasunik gabean komentatzen ari dira batzuk norbait tiroz hil dutela. Kontua bando bat aukeratzea balitz bezala. Bizitza bideojoko bat balitz bezala. Ez bilatu gehiago: faxismoa hori da. #Hondarribia
Gustura aritu nintzen @gpenagarikano -rekin, #Garondoan abiapuntu gisa hartuta, ETAren amaieraz, fikzioaz, sailkaezintasunaren politikaz... Irakurri nahi? https://www.argia.eus/argia-astekaria/2977/beti-ari-gara-iragana-berrasmatzen-koherentea-izan-dadin
Lehen kantinerableak Alardea hasi baino ordu batzuk lehenago joaten ziren kale nagusira lekua hartzera. Duela urte batzuk, aurreko gaua ere bertan pasatzen hasi ziren. Aurten Alardea baino bi egun lehenagoko arratsaldean jada batzuk espaloian zeuden. Historia honen txistea da cultic milieu horren ikuspegian guri jan digutela burua eta gu garela politizatuta gaudenak emakumeen parte-hartzea eskatzeagatik. #Hondarribia
Instituzio publikoek egin behar luketen zerbait hartu du bere gain @kalekoafarisolidarioak ekimenak: premia larrian dagoen jendea elikatzea. Donostiako Udalak, esku hartzekotan, egindako lan hori aitortu eta alternatiba hobea jarri behar luke mahai gainean. Baina ikusten denez, pobreen kontrako higadura-gerra egin nahi dute, ea kalean bizi direnak alternatibarik gabe utziz ondoko herriren batera bidaltzen dituzten edo.
Ez dugu, antza denez, Euskal Erdiko programazio kulturalaren erdia ere merezi. @maikoxki -k joan den astean hemen azaldutakoaz idatzi dut https://blogak.argia.eus/boligrafo-gorria/2026/07/26/erdiaren-erdia-ere-ez/ #EzetzAsteaOndoBukatu
Hainbeste urte selektibitatearen kontra protestatzen eta azkenean sistema osoa A ereduko lau pijok lehertuko dute. Zerbait okerragoa ezartzeko, noski.
Selektibitateko Gaztelaniako azterketan ikasleei galdetzen zaie ea Machadok poema batean García Lorcaren estiloa imitatzen duen. Selektibitateko Euskara azterketan Lazkao Txikiren bertso baten mezu nagusia laburbiltzeko eskatzen da. Baina ei, "zaila" bigarrena da.
Igual problema da urtetan normalizatu dugula jendeak Euskara ikasgaiko azterketak gainditzea euskaraz jakin gabe.



