Gasteizko alkateak dio zorionez orain, lehen ez bezala, normaltasunez animatu daitekeela espainiar selekzioa, eta beste batzuk animatzen dituztenak ere errespetatzen dituela.

GAINERA BERAIEK BIKTIMAK ETA HALA ERE BESTEEKIKO JATORRAK?!? BARKATU, BAINA BERAIEK BETI ANIMATU AHAL IZAN DUTE (ETA EGITEN DUTE) BERAIEN SELEKZIOA TXAPELKETETAN!

GU GARA GURE SELEKZIOA ANIMATU EZIN DUGUNAK, ZUENAREN ERRUZ!!!

Eta bai, ez zait gustatzen kalean hainbeste jende espainiar selekzioaren kamisetarekin ikustea. Baina ez da besteenganako errespetu faltagatik edo ezberdinarekiko gorrotoagatik, gure selekzioa izatea debekatzen duenarekiko ezinikusi justifikatua baizik.

Espainiako Futbol Federazioa baita Euskal Selekzioa ofiziala izateari betoa jartzen diona. Haiek nahiko balute Euskal Selekzioak txapelketetan lehiatu ahal izango luke, Eskozia, Gales edo Ipar Irlandak bezala.