Ez ditugu entzuten, baina gure inguruan daude, atezuan.
Mamu batzuk harrapatu ditut kasete batean eta orain entzungai daude walkman baten barruan, Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Eta nahi duzunean joan zaitezke soinu-instalazio minimo eta hauskor hau entzutera. Noiz arte? Walkmanaren pilak agortu edo piezaren bat izorratzen den arte.
(Zorionekoak gu halako espazioak ditugulako sormenari denbora eta baliabideak eskaintzen)


