Bazenekiten Lakarraren berreraiketan ere 10 zenbakiak "-b-" zuela (zehazki "-nb-") eta 20ak "-rg-" (iberierazko ustezko "orgei" edo "orkei" horietan bezala)?
Kasualitatea? Baldin euskararen barneko azalpena badute, ezin dira mailegu izan, baina, baldin euskararen barneko azalpena badute...

Horiek esanda, ni ez naiz egiaren jabe, nik ez dakit, eta ezin dut ezer demostratu. Eta uste dut beste inork ezin duela ezer demostratu. Tentuz.

@birasuegi hahaha beno, esan genezake idazkuna "baskoia" dela (baldin tokian eginikoa dela pentsatzeko frogarik edo argudiorik bada); "arazoa" da zenbakitzat hartzea, eta zuzenean iberierazko beste "abar" ustezko horiekin lotzea.
Esaten baduzu zenbaki bat aurkitu dutela, baskoien hizkuntza dela, eta 10 esan nahi duela, ba... Orduko euskarari buruz ari zara?
Gehiago ari nintzen tentuz ibiltzeaz etiketak jartzerakoan.