2. TAROTA

Duela hilabete batzuk galdetu nizuen ea euskarazko tarotik ezagutzen zenuten. Ba proiektu hori poliki-poliki ari da aurrera egiten ☺️

Helburua bi baraja egitea da: magoentzako tarota eta tarot arrunta. Karta berdinekin, baina magoen edizioak trikimailuak nola egin azaltzen dituen bideoak izango ditu. Irailerako prototipo bat edukitzea gustatuko litzaidake, baina ea posible den!

Irudi hau beta ez, hurrengoa da: lan asko geratzen da aurretik.

Imagen adjunta

@birasuegi Tarokak asko lagundu dit sormen prozesuan! Arkanoen izenak bertatik hartu nituen, adibidez (geroago batzuk pixka bat moldatu ditudan arren).

Baina ez det beste euskal tarotik erostea lortu, duela urte gutxi "euskal tarot mitikoa" moderno bat egin zen eta saiatu nintzen beraiekin harremanetan jartzen baina ezerrez... Eta badirudi orain webgunea ere ez dabilela. Beraz nere baliabideak Taroka eta online iturriak izan dira :)