Xabi Lizaso

@trikuxabi@mastodon.eus

Perfil original

Egun on, zein ondo gauden , benetan.

@birasuegi The Verge podcasta asko entzuten det eta aste hontan komentatzen aritu dira nola X berriro errelebantzia handiko plataforma bihurtzen ari den, ea merezi duen itzultzeak... ze demontre? Hauek fedibertsoa probatuko balute ikusiko lukete hemen primeran gaudela 😎

17 de octubre de 2026

RE: mastodon.eus/@birasuegi/117456

Bo, gustatu zait . Ondo kontatutako historia txirikordatua. Estetikoki ere gozatu dut, baita eszena Lorcazaleetan.

Agian espainia gehiegi zuritzen du, zeren gogora dezagun Federico Garcia Lorcak hobi komun batean jarraitzen duela.

15 de julio de 2026

Esan nizuen aurten gauzatxo asko zetozela, eta ari da dena forma hartzen 🥹🥹🥹

Hemen fedibertsoaren konfiantzan, utzi hiru proiektu nagusiak zuekin partekatzen:

1. JOLASTOKIA

Hau badakizue noski, bideojoko podcast berri bat hasi det duela gutxi. Hau ez dago Guau-n, ez du ekoizlerik… proiektu erabat indie-a da. Honek baditu bere alde txarrak (lana doan egitea, batez ere jajajajaja) baina asko disfrutatzen ari naiz edozer esateko askatasunarekin.

Aber, ez pentxa astakeriak botako ditudanik, ez naiz “politicamente incorrecta” bihurtu, lasai. Baina formatua erabat malgua da orain, nahi dudanari buruz hitz egiteko aukera ematen dit 😄

Plataforma guztitan!

Imagen adjunta

2. TAROTA

Duela hilabete batzuk galdetu nizuen ea euskarazko tarotik ezagutzen zenuten. Ba proiektu hori poliki-poliki ari da aurrera egiten ☺️

Helburua bi baraja egitea da: magoentzako tarota eta tarot arrunta. Karta berdinekin, baina magoen edizioak trikimailuak nola egin azaltzen dituen bideoak izango ditu. Irailerako prototipo bat edukitzea gustatuko litzaidake, baina ea posible den!

Irudi hau beta ez, hurrengoa da: lan asko geratzen da aurretik.

Imagen adjunta

@birasuegi Tarokak asko lagundu dit sormen prozesuan! Arkanoen izenak bertatik hartu nituen, adibidez (geroago batzuk pixka bat moldatu ditudan arren).

Baina ez det beste euskal tarotik erostea lortu, duela urte gutxi "euskal tarot mitikoa" moderno bat egin zen eta saiatu nintzen beraiekin harremanetan jartzen baina ezerrez... Eta badirudi orain webgunea ere ez dabilela. Beraz nere baliabideak Taroka eta online iturriak izan dira :)

RE: mas.to/@markwyner/116920448656

Harry Potter kontsumitzean Amnistia Internacionalen kontra ari zarete.

"Ni aliatua naiz, baina ezin duzue exijitu nere haurtzaroan hain garrantzitsua izan zen mundu bat atzean uzteko, obra eta artistaren separazioa egin behar da"

Munduko sakrifiziorik errexena egiteko gai ez bazera, trans pertsonen aurkako guda finantzatzen ari den horri zure euroak emateari uzteko gai ez bazera, agian etzera hain aliatua.

Eta jakin orain trans pertsonen aurkakoa dela borroka, baina beste LGTBIQ+ pertsonen aurka ere joango direla. Emakumeen eskubideen aurka ere joango direla.

Jakin TERF mugimendua Estatu Batuetako talde ultrakatolikoek finantzatutako mugimendua dela. Hor aurkitu zutela feminista ezkertiarrak "balio katolikoetara" bultzatzeko aukera. Noski guda ez dela trans pertsonekin bukatuko. Noski ondoren sexu bereko pertsonen arteko ezkontza edo abortoa bezelakoak daudela agendan. Noski.

Eta jakin JK Rowling neonazi taldeengandik OSO gertu dagoela. "Let women speak" bezelako taldeek (Rowlingen babesarekin) plataforma ematen dietela NEONAZI LITERALEI.

Ezin det gehiago, benetan, emakume honena ez da "iritzi kontrobersial bat", giza eskubideen aurkako eraso konstante bat da, eta bihotza mila zatitan hausten dit inguruko jendea halako gauzak babesten ikusteak.