1. JOLASTOKIA
Hau badakizue noski, bideojoko podcast berri bat hasi det duela gutxi. Hau ez dago Guau-n, ez du ekoizlerik… proiektu erabat indie-a da. Honek baditu bere alde txarrak (lana doan egitea, batez ere jajajajaja) baina asko disfrutatzen ari naiz edozer esateko askatasunarekin.
Aber, ez pentxa astakeriak botako ditudanik, ez naiz “politicamente incorrecta” bihurtu, lasai. Baina formatua erabat malgua da orain, nahi dudanari buruz hitz egiteko aukera ematen dit 😄
Plataforma guztitan!

